21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun Saila
498
IRAGARKIA, Basurtuko Ospitalerako ekobronkoskopioa eskuratzea helburu duen administrazio kontratua —Osakidetzarena— esleitu dela jakinarazten duena (G/130/11/0/1656/O621/0000/122008 espedientea).
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Basurtuko Ospitalea.
c) Espedientearen zenbakia: G/130/11/0/1656/O621/0000/122008.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: ekipamendu sanitarioa eskuratzea.
b) Helburua: Basurtuko Ospitalerako ekobronkoskopio bat eskuratzea.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: ez.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: esklusibotasunez negoziatua.
c) Esleitzeko era: esklusibotasunez negoziatua.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 100.318,00 euro.
5.- Esleipena. loteka.
a) Eguna: 2008ko abenduaren 31.
b) Kontratista: Olympus España, SAU.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 100.318,00 euro.
Bilbao, 2009ko urtarrilaren 13a.
Lehendakaria,
KOLDO MEZKORTA ETXAURREN.