21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun Saila
496
ESLEIPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Galdakaoko Ospitaleko koadro elektriko orokorra martxan jartzeko espedienteari buruzkoa.
1.- Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoa, Araba kalea, 45-E, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 72/76. Faxa: 945 00 63 45.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.
c) Espedientearen zenbakia: G/000/10/1/1385/O631/0000/092008.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: obra.
b) Helburua: Galdakaoko Ospitaleko koadro elektriko orokorra martxan jartzea.
c) Ez zen argitaratu.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: negoziatua.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 400.728,79 euro, honela banatuta: 2008. urtean 50.000,00 euro, eta 2009. urtean 350.728,79 euro.
5.- Esleipena.
a) Behin-behinekoa: 2008ko abenduaren 3a.
b) Kontratu-egilearen profilean argitaratzea: 2008ko abenduaren 4a.
c) Behin betikoa: 2008ko abenduaren 24a.
d) Kontratu-egilearen profilean argitaratzea: 2008ko abenduaren 26a.
e) Kontratista: Electricidad Martín SA.
f) Nazionalitatea: espainiarra.
g) Esleipenaren zenbatekoa: 366.482,00 euro (BEZik gabe).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 26a.
Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.