Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
493

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Salburua LHIn Lehen eta Haur Hezkuntzako zentro berri bat eraikitzeko lanaren zuzendaritza fakultatiboa, arkitekto batek eta aparejadore batek eginda, zerbitzu-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Administrazio eta Dirubideen zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: SE/10/09.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Vitoria-Gasteizko Salburua LHIn Lehen eta Haur Hezkuntzako zentro berri bat eraikitzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteizko Salburua LHI.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 6 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta; kontratua aurretik sinatuko da.

3.- Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: irizpide bakarra.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 227.757,13 euro (BEZa barne).

5.- Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da behar.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurraldeburutza-Unitate Teknikoa-.

b) Helbidea: San Prudentzio kalea, 18, behea.

c) Herria eta posta kodea: 01005 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 72 37.

e) Faxa: 945 01 72 01.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2009ko otsailaren 20a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldea, kategoria).

b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 31. puntuan adierazitakoak.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko otsailaren 24ko 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan adierazitako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.- Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2.- Helbidea: Donostia kalea, 1. - Vitoria-Gasteiz - Lakua II, 3. solairua.

3.- Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 15 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, hirugarren solairua -bilera aretoa-.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2009ko martxoaren 5a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Bestelako argibideak: ez.

11.- Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion/info.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 30a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.


Azterketa dokumentala