Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
492

IRAGARKIA, Bilboko Miguel de Unamuno BHIn kanpoko zurajea saneatzeko eta zerbitzuak birgaitzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Administrazio eta Dirubideen zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: CO/47/09.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilboko Miguel de Unamuno BHIn kanpoko zurajea saneatzea eta zerbitzuak birgaitzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Bilboko Miguel de Unamuno BHI.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 5 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta.

3.- Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: irizpide bakarra.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 328.413,81 euro (BEZa barne).

5.- Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da behar.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurraldeburutza-Eraikuntzak-.

b) Helbidea: Gran Vía, 85.

c) Herria eta posta kodea: Bilbao 48011.

d) Telefonoa: 94 403 11 18.

e) Faxa: 94 403 10 75.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2009ko otsailaren 25a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, d kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 31. puntuan adierazitakoak.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko otsailaren 26ko 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan adierazitako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz- (Lakua II, 3. solairua).

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 15 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Lakua II, hirugarren solairua (bilera aretoa).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2009ko martxoaren 6a.

e) Ordua: 12:00.

10.- Bestelako argibideak: ez.

11.- Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion/info.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 26a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.


Azterketa dokumentala