Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
490

LEHIAKETA. Iragarkia, «Lanbide Hezkuntzako zikloak emateko Elgoibarko Meka ikastetxe berriari hornigaiak» zuzkitzeko administrazio kontratua esleitzeko dena (KBN C03/006/2008 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C03/006/2008.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Lanbide Hezkuntzako zikloak emateko Elgoibarko Meka ikastetxe berriari hornigaiak zuzkitzea.

b) Loteak eta kopurua: administrazio-kontratua 7 lotetan zatikatua dago.

Lotea Gehienezko aurrekontu zenbatekoa (euroak)

Zk. Izena

1 Lotea: Potentzia bankua 105.850

2 Lotea: Mekanika 202.804

3 Lotea: Pintura 248.647

4 Lotea: Galdaragaiak 254.008

5 Lotea: Bankadak 33.169

6 Lotea: Ke-erauzketa 69.961

7 Lotea: Tailerrerako metalezko altzariak 84.317

c) Gauzatzeko lekua: Meka ikastetxe berria (Elgoibar).

d) Gauzatzeko epea: entregatu eta jartzeko epea ez da hiru hilabetetik gorakoa izango, makinak entregatu, instalatu eta martxan jartzeko kontratua izenpetzen den egunaren biharamunetik hasita.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, hainbat irizpide kontuan hartuta.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: bederatziehun eta laurogeita hamazortzi mila zazpiehun eta berrogeita hamasei (998.756,00) euro, BEZa barne.

5.- Behin-behineko fidantza: hogeita bost mila zortziehun eta hogeita bederatzi euro eta laurogeita hamar zentimo (25.829,90).

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua, Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko otsailaren 23ko 12:00ak.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala badagokio: (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: enpresaren azken hiru urteotako negozio-kopuru orotarikoari buruzko deklarazioa.

Gaitasun teknikoa:

- Kontratuaren helburu diren hornikuntzen—enpresak azken hiru urteotan urtero burututakoen—antzeko beste hiruri buruzko deklarazioa, non helburua, zenbatekoak eta onduradunak adierazi beharko baitira.

- EAEn laguntza teknikoa eskaintzeko zerbitzua baduelako deklarazioa, zerbitzuaren ezaugarriak eta ikastetxea non dagoen adieraziz.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko otsailaren 23ko 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.- Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2.- Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

3.- Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ogasun eta Herri Administrazio Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Eguna: 2009ko martxoaren 23a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Bestelako argibideak.

- Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

- Prezioa. Ponderazioa: 25 puntu. Prozedura: Puntuazioa = (Oinarrizko aurrekontua - Eskaintzaren prezioa) / (Oinarrizko aurrekontua - Eskaintzarik merkeenaren prezioa)*25.

- Entregatu, jarri eta abian jartzeko epea. Ponderazioa: 15 puntu. Formula: muntaiako denbora murriztea astebeteko bi puntutan baloratuko da, gehienez ere 15 puntura arte.

- Fidantza. Ponderazioa: 15 puntu. Formula: exijitutako gutxienezko fidantza gehitzea puntu bat baloratuko da gehitzen den hilabete bakoitzeko, gehienez ere 15 puntura arte.

Atal honen ponderazioa, guztira: 55 puntu.

- Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

- Aurkeztutako ezaugarriak hobetzea. Ponderazioa: 30 puntu. Hobekuntza bakoitza, hobekuntzaren interesa kontuan izanik, 3 puntutan baloratuko da, gehienez ere 30 puntura arte.

- Laguntza teknikoko zerbitzua: Ponderazioa: 15 puntu. Proposatutako laguntza teknikoko zerbitzuaren kalitatea gehienez ere 15 puntura arte baloratuko da.

Atal honen ponderazioa, guztira: 45 puntu.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2009ko urtarrilaren 13a.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info (kontratatzailearen profila).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 13a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala