21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
489
IRAGARKIA, Eustatena, jaiotza, ezkontza eta heriotzen inguruko estatistiken informazio-bilketa, -kodeketa eta -balidazioa helburutzat duen kontratua esleitu dela argitara ematen duena (4/2009 espedientea).
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
c) Espedientearen zenbakia: 4/2009.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Helburua: jaiotza, ezkontza eta heriotzen inguruko estatistiken informazio-bilketa, -kodeketa eta -balidazioa.
b) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2008ko urriaren 23ko EHAA, 203. zenbakia.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onuragarriena.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Oinarrizko lizitazio aurrekontua 133.000,00 eurokoa da, BEZa barne.
5.- Esleipena.
a) Eguna: 2008-12-29.
b) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor SA.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita hamar mila euro (130.000,00), BEZa barne.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 9a.
Zuzendari nagusia,
JOSU IRADI ARRIETA.