Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
488

EDIKTUA, ezkontza erregimena likidatzeko prozedurari dagokiona (611/08 zenbakia).

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: Ezkontza erregimena likidatzea, 611/08.

Demandatzailea: Virginia Diaz Aranguren.

Abokatua: Jokin Andoni Linaza Murcia.

Prokuradorea: Alfonso Bartau Rojas.

Demandatua: Sergio Gonzalez Calleja.

Gaia: IV-VII L1 CC Titulua.

Judizio horretan autoa eman da. Hona bere xedapenak:

XEDAPENAK

1.- Virginia Diaz Aranguren eta Sergio Gonzalez Calleja ezkontideek osaturiko ezkontzako erregimen ekonomikoaren likidazioa onartzen da, onarpen hori 2008ko urriaren 22an idazkari judizialaren aurreango agerraldian egindako onarpena hain justu ere.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilari buruzko Lege berria, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Sergio Gonzalez Calleja demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren (PZLb) 1/2000 Legearen 164. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2008ko abenduaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala