Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
487

IRAGARKIA, 1692/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinaraztekoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da:

Errekurtsoaren zenbakia: 1692/08.

Sekzioa: 2.

Aurkezte-eguna: 2008-12-05.

Errekurtsogilea: Bakioko Udala.

Inpugnatutako jarduera burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Inpugnatutako jarduera: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren 2008-09-30eko Ebazpena, ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren I. eranskina zuzentzeko edo eguneratzeko eskaria ezetsi eta Bakioko Udala etxebizitza babestuen estandarra gauzatzera behartzen duena.

Bilbao, 2008ko abenduaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala