21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasun Saila
481
ERABAKIA, 2009ko urtarrilaren 14koa, Merezimenduak Baloratzeko Batzordearena, 2008ko maiatzaren 23ko Aginduaren bitartez deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratu eta botika bat Arabako Lautada eremu farmazeutikoan esleitzeko dena.
Osasun sailburuaren 2008ko maiatzaren 23ko Aginduaren bitartez deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratzeko eskabideen Balorazio-Batzordeak honako erabaki hau hartu zuen 2009ko urtarrilaren 14an egindako bilkuran:
«Eranskinean jasotako behin betiko zerrenda onartzea, izan ere, aipatu aginduaz irekitako prozeduran parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen baitira zerrenda horretan.»
Osasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuaren 14. artikuluan eta Farmazia bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta jardunean jartzea arautzen duen ekainaren 25eko 338/1995 Dekretuaren 4.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, behin betiko zerrenda horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Farmaziako zuzendariari hilabeteko epean, Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 14a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MERCEDES GOÑI SENOSIAIN.
ERANSKINA / ANEXO
LEHIAKIDEEN BEHIN-BETIKO ZERRRENDA PUNTUAZIOAREN ARABERA
LISTADO DEFINITIVO DE CONCURSANTES ORDENADOS POR PUNTUACIÓN
Eskatzaileak / Solicitantes Behin-behineko puntuazioa
Puntuación provisional
Esparza Etxarri, Blanca 35,500
González Esteban, José M.ª 32,858
Rico Anduro, Gregoria 29,575
García Cantabella, José Manuel 27,000
Jauregui Angulo, Arrate 24,000
Solans Barri, M.ª Dolores 19,850
Astaburuaga Gorrochategui, Miren 18,983
Pérez Celigueta, Aitor 16,283
Ilardia Arana, Miriam 7,392
Ilardia Arana, David Javier 6,579