21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
477
AGINDUA, 2008ko abenduaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) «Erain» Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari instalazioak aldatzeko baimena emateko dena.
Ikastetxea baimentzeko kontuan izan ziren instalazioak aldatzeko baimena eskatuz, Irungo (Gipuzkoa) «Erain» Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.- Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari instalazioak aldatzeko baimena ematea:
Kode zenbakia: 20002384.
Izen espezifikoa: «Erain».
Titularra: Erain SA.
Helbidea: Gaintxurizketa gaina, z/g.
Udalerria: Irun.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxearen osaera:
- Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.
- Hezkuntza Berezia: unitate 1.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostutarako edukiera.
- Batxilergoa: Modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 4 unitate eta 140 ikaspostutarako edukierarekin.
2. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 15a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.