21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
476
EBAZPENA, 2008ko urriaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-2063/06-LE (SD2-00500/07) espedientean Diego Martín Gallego Gómez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.
AURREKARIAK
1.- EB2-2063/06-LE espedientearen babesean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 19ko Aginduaren bitartez, Bilboko udalerriko George Steer kaleko 9an babes ofizialeko 94 etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesuari hasiera eman zitzaion eta horren inguruko hainbat zehaztasun finkatu ziren.
2.- Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak, 2008ko abuztuaren 11n emandako ebazpenaren bidez, prozedura horretan onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu zituen. Zerrenda horietan Diego Martín Gallego Gómez jauna baztertutakoen zerrendan agertzen da, ez baitu frogatu bere egoitza udalerri horretan duela.
3.- Ebazpenarekin ados ez zegoenez, Diego Martín Gallego Gómez jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2008ko irailaren 12an. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatzen du.
Aurrekari horietan oinarrituz, hona hemen
OINARRIAK
1.- Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da gora jotzeko errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan.
2.- Honakoak dira erabili beharreko arauak: martxoren 4ko 39/2008 Dekretua, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Agindua, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duena; eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 19ko Agindua, Bilboko udalerriko George Steer kaleko 9an, babes ofizialeko 94 etxebizitza esleitzeko esleipen-prozedurari hasiera eman eta zenbait zehaztasun ezartzen dituena.
3.- 2008ko maiatzaren 19ko Aginduak xedatzen du bere ebazpenean ezen, bihar etziko titularretako baten batek erroldatuta egon beharko duela interesduntzat jotako edozein udalerritan, agindu hau argitaratu aurretik urte bete lehenago behintzat; eta bigarren ebazpenean ezartzen da ezen, Aginduan Bilbo jotzen dela interesdun udalerritzat.
Eskuartean dugun kasu honetan, espedientea aztertu ondoren, errekurtso egilea Barakaldon erroldatuta dagoela frogatu da; hortaz, ez du betetzen goian aipatutako baldintza, alegia, interesduntzat jotako udalerrian egon behar duela erroldatuta, prozedurari hasiera emateko Agindua 2008ko ekainaren 12an argitaratu zenetik urtebete lehenago behintzat. Ebazpena, beraz, bat dator Zuzenbidearekin, eta berretsi egin behar da.
Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe
EBATZI DUT:
Diego Martín Gallego Gómez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Errekurtsoa Bizkaiko lurralde ordezkariak EB2-2063/06-LC espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen, eta bere hartan berretsi behar da, zuzenbidearekin bat baitator.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion Epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 22a.
Zerbitzu zuzendaria,
MIKEL ARANA ECHEZARRETA.