Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
473

HUTSEN ZUZENKETA, ondo ebazpenarena: «Ebazpena, 2008ko azaroaren 26koa, Herrizaingo Saileko Zerbitzu zuzendariarena, bidezko arrazoiak gehitzen dituena, Herrizaingo Saileko Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileetan aldi baterako zerbitzuak egiteko lan-poltsetatik baztertuak ez izateko».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan honakoa xedatzen da: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada».

Herrizaingo Saileko Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileetan aldi baterako zerbitzuak egiteko -eta lan poltsetatik baztertuak ez izateko- bidezko arrazoiak gehitzen dituen Herrizaingo Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2008ko azaroaren 26ko Ebazpena argitaratu zen 2009ko urtarrilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (1. zenbakia). Aurreko paragrafoan aditzera emandako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira honen ondoren:

Honakoa dioen lekuan:

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

Honako hau esan behar du:

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala