21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
471
EBAZPENA, 2008ko abenduaren 5ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Laneko Arriskuei Aurre egitearen arloan bost ikerketa beka esleitzen dituena.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, 2008ko irailaren 10eko Ebazpenaren bidez (irailaren 15eko EHAA, 175. zk.), Laneko Arriskuei Aurre egitearen arloan ikertzeko bost bekatarako deialdia egin zuen.
Hautaketa-prozesua amaitu eta Hautaketa Batzordeak proposamena egin duenez, bost beken nori esleitu zaizkien eta baztertutako pertsonak zein diren jakinarazten da.
EBATZI DUT:
1.- Bost bekak nori esleitu zaizkien jakinaraztea:
Bekadunak:
David Martínez Peláez
Jorge Hernández Pérez
M.ª Esperanza García Inoriza
José Pablo Santiago González
Gianfranco Olivieri
2.- Baztertutakoak:
Itziar Beltrán Carlos de Vergara. Deialdiaren ebazpenaren hirugarren oinarriko lehenengo puntuan eskatutakoa ez du betetzen.
Kinga Agnieszka Radwan-Olszewska. Esleitzeko ebazpenaren zazpigarren oinarriko bosgarren puntuko c) eta f) idatz-zatietan eskatutakoak ez ditu betetzen.
Jesús Calzada Lorbada. Ez du gutxieneko puntuaziorik lortu lehiaketa-fasean.
Noel Galdiz Dyer. Ez du gutxieneko puntuaziorik lortu lehiaketa-fasean.
Magdalena Quiles González. Ez du gutxieneko puntuaziorik lortu lehiaketa-fasean.
3.- Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo, bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazio-egintza hau eman duen organoak egoitza duen barrutiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean; bi kasuetan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Barakaldo, 2008ko abenduaren 5a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
IGNACIO MURGUIA MAÑAS.