14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
293
IRAGARKIA, behean aipatzen den zigor-espedientearen instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena. Itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik ireki da espediente hori.
Ebazpen-proposamen horren jakinarazpenak interesatuei helarazi nahi izan den arren, hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie:
Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea izango dute interesdunek komenigarritzat jotzen dituzten arrazoibide, agiri eta informazio oro instrukzio-egileari aurkezteko (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza: Donostia-San Sebastián kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz).
Horrez gain, espedientea eskuratu ahal izango dute Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza honetan, espedientea bera aztertzeko edo/eta espedienteko agirien kopiak lortzeko.
Izen-abizenak
Nombre y apellidos Esp. zk.
N.º exp. Propos. eguna
Fecha propuesta Propos. zehapena
Sanción propuesta Urratutako art.
Art. infracción
José Luis Aguilar Negruela PM 62/08 2008-11-18 3.100 euro/euros 102/1997 D, I. eranskina
229/1998 D, 5.b) art.
2334/2004 Foru Agindua
6/1998 L, 3. art.
Anexo I, D. 102/1997
Art. 5.b), D 229/1998
Orden Foral 2334/2004
Art. 3, L 6/1998
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 10a.
Instrukzio-egilea,
JAVIER BERROJALBIZ GARATE.