Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
290

IRAGARKIA, 1500/08 eta 1555/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoen administrazio-espedientea bidali dela jakinarazteko eta hirugarren interesatuak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Pasaiako Udalak eta Lezoko Udalak 1500/08 eta 1555/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoak jarri dituztela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Aretoan; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren 2008ko irailaren 25eko Aginduaren aurka jarri ere, zeinek gaitzetsi egiten baitute Ingurumen sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez Ingurumen Baimen Bateratua eman zitzaion Iberdrola Generación, S.A.U. enpresari Pasaiako udal-lurraldean.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesdun guztiei aipatu autoetan aurkeztu eta agertzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 22a.

Ingurumenaren Kalitatearen zuzendaria,

BEGOÑA IRIARTE TRABUDUA.


Azterketa dokumentala