Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
289

EDIKTUA, Nora Erdozain Zapirain andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu sailburuordeak 2008ko urriaren 29an emandako Ebazpena jakinarazteko dena.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako ebazpena -2008ko urriaren 29koa- ezin izan diogu Nora Erdozain Zapirain andreari jakinarazi, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezartzen den moduan jakinarazten zaio, ediktu hau argitaratuz. Horren bidez, Nora Erdozain Zapirain andreari, edo bere ordezkariari, dei egiten zaio Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1 zenbakian ager dadin, ediktu hau argitaratzen denetik, gehienez ere, hamabost eguneko epean, 08:00etatik 14:30era bitartean.

Nora Erdozain Zapirain andreari jakinarazpena egiteko egin da ediktu hau, bere bizilekua ezezaguna denez gero.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 18a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.


Azterketa dokumentala