14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
288
IRAGARKIA, Amaia Lertxundi Perurena andreak ezarritako gorako errekurtsoan interesdun direnak epatzeko dena.
Honen bidez jakinarazten da Amaia Lertxundi Perurena andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2008ko ekainaren 4ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez jendaurrean jarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan, 2008-2009 ikasturtean, Hezkuntza Bereziko irakasleen eta lan-kontratuko langileen ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda. Errekurtso horren arabera, Amaia Lertxundi Perurena andrea 165. postuan egon beharko litzateke Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerrendan, 0966 espezialitatean (Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia).
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 112.2 artikuluaren arabera, ordezkapenak egiteko aipatutako zerrendan 165. eta 802. postuen artean, biak barne, agertzen diren izangaiek iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera eta errekurtsoa ebatzi aurretik hamar eguneko epea izango dute egokitzat jotzen dituzten alegazioak idatziz aurkezteko. Alegazio horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzan aurkeztu behar dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 4a.
Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.