14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
287
IRAGARKIA, 2008ko azaroaren 26koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena, Ormaiztegiko udalerrian TA Ormaiztegi izeneko 132/30 kV-ko Transformazio Azpiestazioa handiagotzeko proiektu teknikoa jendaurrean jartzeko dena.
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, dekretu horren ondorioetako eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean (1997-11-28ko BOE) xedatutakoarekin bat etorriaz, beherago zehaztutako instalazio elektrikoari dagokionez, jendaurreko erakustaldia egiten da eta administrazio-baimena eta exekuzio-proiektua onartzeko eskatzen da.
Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU, egoitza: Axpeko Erriberako 5. zk. - 48950 Erandio (Bizkaia).
Erreferentzia: 24062/AT-D-2008-130.
Instalazio elektrikoaren hedapenaren ezaugarriak:
a) Transformazioa:
- 170 MVAko potentzia duen transformadorearen ordez, 132/30 kV-ko transformazio-erlazioarekin, 225 MVAko potentzia duen transformadore trifasikoa instalatzea.
b) 220 kV-ko sistema.
- Transformadorearen ondoan dauden babes-tximistorratzak ordeztea.
c) 132 kV-ko sistema:
- Transformadorearen ondoan babes-tximistorratz berriak jartzea.
Instalazioaren kokalekua: Ormaiztegiko udalerria.
Aurrekontua: 2.131.445 euro.
Eta jende orok jakin dezan ematen da argitara esandakoa, hain justu ere Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan espedientea aztertu ahal dadin (Easo kalea, 10. zk., Donostia), eta bai leku horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal daitezen ere, betiere iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hogei eguneko epearen barruan.
Donostia-San Sebastián, 2008ko azaroaren 26a.
Lurralde Bulegoko burua,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.