Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
285

IRAGARKIA, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak, zehapen-prozedura hasteko 2008ko urriaren 14an hartutako erabakia Dasa Gestión Bilbao SLi jakinarazteko dena.

Dasa Gestión Bilbao SLi ebazpen-proposamen hori ohiko moduan jakinarazterik ez dugu izan, saiakera egin arren azken helbidean (Artunduaga industrialdea 2, 2-18, Basauri). Hori dela eta, ebazpen-proposamena argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren 2008ko urriaren 14ko Ebazpenaren bitartez, Dasa Gestión Bilbao SLi zehapen-espedientea irekitzea erabaki zen.

Espediente-zenbakia: 48A001-69-2008 - 48-OK-E-2008-69.

Norentzat: Dasa Gestión Bilbao SL.

NAN/IFK: B-85047587.

Lehenengoa.- Prozedura hastea erabaki duen organoa.

Prozedura hasteko erabakia hartzeko eskumena duen organoa da ebazteko eskumena duena, zehapen-ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29.1 artikuluan ezarritakoaren arabera: «Prozedura ebazteko eskumena duten organoek prozedura hasteko eskumena ere izango dute». Hala ezartzen da, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 127. artikuluaren 1. eta 2. puntuetan.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak du zehapen-espedientea ebazteko eskumena, urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 7.f) artikuluan ezarritakoaren arabera, dekretu horren bitartez ezartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala (2005eko urriaren 27ko EHAA, 205. zenbakia).

Bigarrena.- Prozedura hastea dakarten gertakariak.

2008ko uztailaren 8an, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Bizkaiko Lurralde Bulegokoan Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoaren komunikazio bat sartu zen. Horrekin batera, kontsumitzaile batek Dasa Gestión Bilbao SL enpresaren kontra aurkeztutako erreklamazio bat zetorren. Izan ere, kontsumitzaileak zioenez, 2008ko apirilaren 25ean koltxoi bat erosi zuen etxez etxeko salmenta bidez. Koltxoia ez zen entregatu, eta kontsumitzaileak adierazten zuenez, interesatuak jakinarazi zion berak ezin zuela eskaria bertan behera utzi.

2008ko uztailaren 9an, Industria, Merkataritza eta Turismoko Bizkaiko Lurralde Bulegoko Merkataritza, Kontsumo eta Turismoko Ikuskaritzak bisita bat egin zion Dasa Gestión Bilbao SLi (Artunduaga industrialdea 2, 2-18, Basauri), eta 3637 zenbakiko aktan hauxe jaso zen:

«Jakizu zein den bisitaren arrazoia, eta Laureano López jaunaren sinatutako kontratuaren fotokopia eta entregatzen duen kontratu-motaren eredu bat eskatzen dira, eta, behar bezala izapideturik, aktari eransten zaizkio».

2008ko urriaren 1ean, Industria, Merkataritza eta Turismoko Bizkaiko Lurralde Bulegoko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo koordinatzaileak zehapen-espedientearen honako proposamen hau egin zuen, antzemandako honako erregulartasun hau administrazioko arau-haustetzat jo daitekeela adierazita:

«Kontratuan ez dago jasota, ez modu nabarmenean, ez eta kontsumitzailearen sinadura joan behar den lekuaren gainean ere, aipamen garbi eta zehatzik, emandako baimena kontsumitzaileak indargabetzeko duen eskubideari buruz».

Hirugarrena.- Salatutako arau-haustea, sailkapena eta zehapena.

Gertakari horiek urratu egiten dute azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa (2007ko azaroaren 30eko BOE, 287. zk.). Izan ere, bere IV. Tituluan arautu egiten ditu merkataritzako establezimenduetan sinatutako kontratuak, eta II. Kapituluan, 111.1 artikuluan, honela dio:

«Kontratuan jaso behar da, modu nabarmenean eta kontsumitzailearen sinadura joan behar den lekuaren gainean, aipamen garbi, ulergarri eta zehatz bat, kontratuan atzera egiteko duen eskubideari buruz eta eskubide horretaz baliatzeko baldintzei eta dakartzan ondorioei buruz».

6/2003 Legearen 50.6 artikuluan xedatutakoaren arabera (2003ko abenduaren 30eko EHAA, 254. zenbakia), kontsumoaren arloko arau-haustetzat hartuko da,

«Oro har, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsarako legerian eta xedapen gehigarrietan beren-beregi adierazitako baldintzak, betebeharrak eta debekuak ez betetzea».

Administrazio arloko arau-hauste hori arintzat sailkatu beharko litzateke, abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 52.2. artikuluan agindutakoaren arabera (2003ko abenduaren 30eko EHAA, 254 zenbakia).

Adierazitako arau-hausterako, instrukziotik atera daitekeenaren aurka egin gabe, 3.000 eurora arteko diru-zehapenak jar daitezke, 6/2003 Legearen 53.1.a) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz.

Bestalde, aipatu 54. artikuluan ezartzen denez, zehapenaren zenbatekoa jakiteko, honakoa izan beharko da kontuan: legez kanpoko jarduerak sortutako salmenta-kopurua, legez kanpo lortutako etekinaren zenbatekoa, arau-hausteak prezioei egin ahal izan dien kaltea, tarteko diren sektoreei egin izandako kaltea eta merkatuan izandako nagusitasun-egoera.

Horrengatik guztiagatik, 1.500 euroko zehapena ezarri beharko litzaioke Dasa Gestión Bilbao SLi.

Laugarrena.- Instrukzio-egilea izendatzea.

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Zerbitzu Orokorretako zuzendariak zehapen-prozedura honen instrukzio-egile izendatu zuen M.ª Concepcion Samaniego Ruiz De Infante andrea, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko lurralde-bulegoko aholkulari juridikoa; hala egin zuen aintzakotzat harturik, batetik, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzeari buruzko urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 6. eta 7. artikuluetan agindutakoa (2005eko urriaren 27ko EHAA, 205. zenbakia); eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen zehatzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29. artikuluan ezarritakoa.

Aintzakotzat hartu dira: azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 127. artikuluko 1. eta 2. puntuak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena); zehatzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29. eta 36. artikuluak; zehapenen alorrean eskumenak izendatzeari buruzko 223/2001 Dekretuaren 7 f) artikulua; eta Merkataritza-Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legea, eta aipatu aurrekariak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Zehapen-espedientea hastea Dasa Gestión Bilbao SLen aurka (IFK: B-85047587), hain zuzen ere, arau-hausterik egin ote duen zehazteko, eta, hala bada, zuzenbidearen arabera dagozkion zehapenak jartzeko.

Bigarrena.- Irekiera-erabakia jakinaraz bekio prozeduraren instrukzio-egileari, gai horretaz diren jarduketa guztiak helaraziaz.

Hirugarrena.- Otsailaren 20ko 2/1998 Legearen III. kapituluan ezarritako prozeduraz garatzen da zehapen-prozedura hori (2/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zehatzeko ahalmenari buruzkoa). Betiere, interesatuak prozeduran noiznahi sartzeko printzipioa bete behar da, hau da, interesatuek eskubidea dute edozein momentutan izapideak zein egoeratan dauden jakiteko, hor dauden dokumentu guztietara iristeko, bai eta dokumentu horien kopiak jasotzeko ere.

Laugarrena.- Espedientea hasteko erabakiaren berri eman erruztatuari eta gainerako interesatuei, jakin dezaten jardunbidearen instrukzio-egilea izendatu dela, eta hori errefusatzeko erregimena ere badela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. eta 135. artikuluetan agintzen denaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen lege hori). Halaber, jakinarazi hamabost eguneko epea dutela bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, dokumentuak edo informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko, eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 14a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Bilbao, 2008ko azaroaren 4a.

Lurralde Bulegoko burua,

JESUS MARI EIZMENDI ZIALTZETA.


Azterketa dokumentala