Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
284

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoarekiko arau-hausteak direla-eta irekitako eta beherago zehaztutako zehapen-espedienteen instrukzio-egileak, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendariak, emandako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.- 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, organo instrukzio-egileari, hau da, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritzari, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.- Halaber, aipatutako epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero.

Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia).

Izen-abizenak

Apellidos y nombre Esp. zk.

N.º exp. Lege-haustearen eguna

Fecha infracc. Proposamenaren eguna

Fecha propuesta Proposatu den zigorra

Sanción prop. Hautsitako araua

Art. infringido

Susilla Porras, José Luis 405x0801651-1 22-11-2007 13-10-2008 450 euro/Kentzea

450 euros/Ret. 25.1

Rubio García, Miguel Mariano 405x0801779-3 01-10-2007 20-10-2008 301 euro/Kentzea

301 euros/Ret. 25.1

Erandio, 2008ko azaroaren 26a.

Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala