14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Eusko Legebiltzarra
273
IRAGARKIA, osoko bilkuren aretoko pantailen eta kameren hornikuntzarako eta instalaziorako lehiaketa publikoa argitara ematekoa (Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorreko Mahaiaren 2009ko urtarrilaren 13ko erabakia) (06-900-08 espedientea).
Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena. Klausula teknikoetan ezarritako helburuak betetzearren, behar den kableatu guztia, ekipamendu osagarria eta programak sartzen dira.
Lehiaketaren aurrekontua: gehienez ere 260.000 euro.
Burutzeko epea: 10 aste kontratua formalizatzen denetik kontatzen hasita.
Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:
- Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak artean. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.
- Eusko Legebiltzarraren web-orrialdean (www.parlamento.euskadi.net), Zerbitzuak/Lizitazioak atalaren barruan.
Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia: proposamen ekonomikoak administrazio-klausula berezien I. eranskin gisa ematen den ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo baldintza horien 7.3 paragrafoko azken lerrokadan adierazi bezala. Aurkezteko ordutegia 09:00etatik 14:00ak artekoa izango da eta epea 2009ko otsailaren 12ko 14:00etan bukatuko da.
Proposamenak irekitzeko ekitaldia: Eusko Legebiltzarreko 1. aretoan (lehenengo solairuan) izango da, jendaurrean, 2009ko otsailaren 17an, 13:00etan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 13a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
IZASKUN BILBAO BARANDICA.