Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
272

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 16koa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Santiago Apóstol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2007ko martxoaren 2ko Ebazpenaren bidez (apirilaren 11ko EHAA, 69. zk.), kreditazioa berritu zitzaion Santiago Apóstol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari.

Batzordekide batzuk izendatzeko eta beste batzuk kargutik kentzeko jakinarazpena jaso da Ospitaletik. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia) eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuan [12.1.d) artikulua] agintzen denarekin bat etorriz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- David Avellanal Legarda jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua, Santiago Apóstol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide modura izan duen postutik kentzea.

Bigarrena.- Ignacio Tobalina Larrea jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua, Santiago Apóstol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.

Hirugarrena.- Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean izango du eragina.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun sailburuordeari edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 16a.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria,

M.ª LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala