14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
268
EBAZPENA, 2008ko abenduaren 10ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2007BA/0059 erreferentziako proiektuan aritzeko zati bateko ukoa egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen diona María Soledad Cortes Cortes borondatezko lankideari. EAEko Unesco Etxea Elkarteak aurkeztu zuen proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2007ko diru-laguntzetarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko lankideei bekak emateko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko lankideei bekak emateko, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeoi lotutako pertsona juridikoei 2007. urtean emateko laguntzetarako deia egin zuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 5eko Aginduan ezarritakoarekin bat, Unesco Etxeari 15.450,00 euroko diru-laguntza eman zitzaion, María Soledad Cortes Cortes borondatezko lankidearen gastuak ordaintzeko. Borondatezko lankide horrek Guatemalan gauzatu behar zuen jarduera. 2008ko irailaren 22an luzapena eman eta gero, diru-laguntza orain 30.450 eurokoa da.
Bekadunak, hala ere, 2008ko azaroaren 25ean, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, emandako luzapenari hain zuzen ere.
Borondatezko lankideak ez denez bekaz baliatu luzapen aldi horretan, luzapenerako aurreikusitako lehenengo eta bigarren ordainketak ez dira egingo.
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- EAEko Unesco Etxea erakundeak María Soledad Cortes Cortesek proiektuan aurkeztutako uko egiteko eskabidea onartzea. Proiektu hori Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2007ko diru-laguntzetarako deialdiaren barruan aurkeztu zen eta diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko lankideei bekak emateko ziren. Honenbestez, 15.000,00 eurori uko egiten zaio.
Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 10a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.