14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
265
EBAZPENA, 2008ko urriaren 8koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB1-0255/07-LC eta EB1-0256/07-LC (SD1-04434/05) espedienteetan Xiao Li jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.
AURREKARIAK
1.- Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 12ko Aginduaren bitartez, EB1-0255/07-LC eta EB1-0256/07-LC espedienteen babespean, hasiera eman zitzaion Vitoria-Gasteizko udalerriko Zabalgana 5 sektorean dauden babes ofizialeko 336 etxebizitza esleitzeko administrazio-prozedurari.
2.- Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Arabako lurralde-ordezkariak 2008ko uztailaren 30ean eman zuen ebazpenaren bidez prozedura horretan onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu zituen. Zerrenda horietan Xiao Li jauna ez da ageri gutxieneko sarrerak ez baititu egiaztatu.
3.- Xiao Li jaunak, ebazpen horrekin bat ez zetorrela-eta, 2008ko abuztuaren 29an gora jotzeko errekurtsoa eta 2007ko sarreren agiriak aurkeztu zituen. Errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatu zuen.
Aurrekari horietan oinarrituz, hona hemen
OINARRIAK
1.- Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.
2.- Honakoa da aplikatu beharreko lege-araubidea: 39/2008 Dekretua, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Agindua, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duena; eta 2008ko maiatzaren 12ko Agindua, Vitoria-Gasteizko udalerriko Zabalgana 5 sektorean babes ofizialeko 336 etxebizitza esleitzeko administrazio-prozesuarena.
3.- 2008ko maiatzaren 12ko Aginduko zortzigarren erabakian 9.000 eurotik gorako eta 33.000tik beherako urteko sarrera ponderatuak egiaztatzea eskatzen da, hain justu ere 2006ko errenta-ekitaldiari dagokion zergaldiari dagokionez.
Espedientea aztertu ostean, ikusi da errekurtsogileak ez dituela 2006ko ekitaldiari dagozkion sarrerak egiaztatu, beraz, ez du promozio honetan parte hartzeko sarrerei buruzko eskakizuna betetzen.
Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainerako xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe
EBATZI DUT:
Xiao Li jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Errekurtsoa Arabako lurralde-ordezkariak EB1-0255/07-LC eta EB1-0256/07-LC espedienteetan emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen. Ebazpena bere hartan sendetsi behar da, zuzenbidearekin bat baitator.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Horretarako epea ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 8a.
Zerbitzu zuzendaria,
MIKEL ARANA ECHEZARRETA.