Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
263

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 18koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Zanbranako Udalerriko Berganzon petrolioaren gas likidotuak biltzeko instalazioak eta horiek banatu eta hornitzeko sarea eraikitzeko Cepsa Gas Licuado SAri administrazio baimena emateko dena.

Espediente zenbakia: 01-33753/CG-f-2008-2-PRD/mmb.

2008ko apirilaren 2an, eta Cepsa SAren izenean eta ordez, Pedro Pablo Zubillaga López jaunak honako hau eskatu zuen: Zanbranako Udalerrian -Berganzon- merkataritza- eta etxe-erabileretarako gas propano kanalizatuko gasa biltegiratzeko instalazioak eta banatzeko eta hornitzeko sarea eraikitzeko administrazio-baimena.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

AURREKARIAK

Bat.- 2008ko apirilaren 2an, Cepsa SAk ondokorako administrazio-baimena eskatu zuen: Zanbrana Udalerrian -Berganzon- merkataritza- eta etxe-erabileretarako gas propano kanalizatuaren bilketa, banaketa eta horniketa egitekoa.

Bi.- Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezartzen denez (1998-10-08ko BOE), gas kanalizatuaren horniketa egiteko administrazio-baimena eskuratzeko, aldez aurretik proiektuen informazio-erakustaldia egin behar da. Legez ezarritako eran eta hedabideetan egin zen aginduzko informazio-erakustaldi publikoa: 2008ko abuztuaren 27ko EHAAn, 2008ko maiatzaren 5eko ALHAOn, 2008ko apirilaren 25eko El Correo egunkarian eta 2008ko apirilaren 23tik 2008ko maiatzaren 22ra arte Zanbranako Udaletxeko iragarki-oholean.

Ebazpen hau ondoko oinarrietan bermatzen da:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.- Energia eta Meategien Zuzendaritzak du ebazpen hau emateko eskumena, hala agintzen baita urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan (2005-10-27ko EHAA), Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezarri zuenean hain zuzen ere.

Bi.- Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak (1998-10-08ko BOE) eta urriaren 26ko 2913/1973 Errege Dekretuak (1973-11-21eko BOE) onartutakoak, gasa banatzeko instalazioak eraikitzeari doakionez, administrazio-baimena izan beharra ezartzen dute.

Hiru.- Espedientearen izapidaketari zein edukiari dagokienez eta Cepsa Gas Licuado SAk aurkeztutako argibideei dagokienez, egiaztaturik dago bete direla legeriak ezarritako betekizun eta baldintzak.

Lau.- Eskatzaileak, hau da, Cepsa Gas Licuado SAk proiektua egiteko lege-, teknika-, ekonomia- eta finantza-gaitasuna baduela egiaztaturik dago.

Aipatutako lege-manuak, eta oro har aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honakoa

EBATZI DU:

Bat.- Cepsa Gas Licuado SAri baimena ematea. Helburua: Zanbranako Berganzon, merkataritzarako eta etxeetarako gas propano kanalizatuaren horniketa eta banaketa egiteko sarea eta biltegiratze-instalazioak eraikitzea.

Ezaugarri nagusiak, aurkeztutako proiektuaren txostenean eta planoetan azaltzen dira. Proiektua Jose Luis Aburuza Jauregui ingeniari tekniko industrialak izenpetu (Arabako 629 zenbakia duen kolegiatua) eta Arabako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak bisatu du, 2008ko martxoaren 31n, 24639 zenbakiarekin.

10 m3-ko lurgaineko gordetegi bat, 100 kg/orduko erregulazio-ekipoa duena, segurtasun-ekipoaz eta suteen aurkako babesaz hornitua.

Banatzeko sarearen ezaugarriak honako hauek dira: SDR-11 dentsitate ertaineko polietilenoa, MOP < 2 bar-ean gasa bideratzekoa, 63 eta 40 mm-ko diametroetakoa, 340 m-ko eta 1.930 m-ko luzeretakoa. Horretaz gain, badaude dentsitate ertaineko 32 mm-ko polietilenozko hodia erabiltzen duten 95 hartune.

Bi.- Administrazio-baimen honek ondoko baldintzak bete beharra dakar:

a) Gas biltegia eta banaketa sarea kokatzeko eremua aurkeztutako proiektuko 1 zenbakiko planoan dago zehaztuta, Berganzo osoa barne dela.

b) Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz eta baimen honekin berretsitako konpromisoaren ondoriozko obligazioak beteko direla bermatzearren, Cepsa Gas Licuado SAk, bi hilabeteko epearen barruan, mila bostehun eta hogeita bi euro eta hirurogeita zortzi zentimoko (1.522,68) fidantza aurkeztu beharko du. Uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriaz, eskudiruan edo Estatuko baloretan aurkeztu beharko da fidantza hori, Euskal Autonomia Erkidegoaren Kutxa Nagusian; edo, bestela, aseguru pribatuaren bidez, Espainia EEEri atxikitzeko itunaren ondoriozko konpromisoei egokitzeari buruzko ekainaren 6ko 1255/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera. Instalazioak baimendu eta horiek ezartzeko baimenean ezarritako epeetan eraiki ondoren eta, halaber, eskudun lurralde organoak haiek martxan jartzeko akta edo aktak formalizatu ondoren, Cepsa Gas Licuado SAri fidantza itzuliko zaio.

c) Instalazioak egiteko epea: aldizkari ofizialetan baimena azkenekoz argitaratzen den egunetik harako 12 hilabetetik beherakoa.

d) Instalazioak guztiz edo zati baten, martxan jartzeari buruzko akata formalizatzen den egunetik harako 30 egunetik beherako epean hasi beharko du gas-eroanbidea Cepsa Gas Licuado SAk.

e) Erregai gaseosoen sare eta hartuneei buruzko Erregelamenduan eta horren manu tekniko osagarrietan, zehazki, uztailaren 28ko 919/2006 EDaz onartuan ezarritakoa bete beharko dute instalazioek, eta bai egoki diren xedapen eta arau teknikoak ere.

f) Banaketa-sareko adar bakoitzak izan beharko du bereizketa-giltza.

g) Arauzko arrazoiak direla-eta eraikineko giltza bazter baliteke ere, lurperatutako hartune-giltzak eduki beharko ditu sareak.

h) Horniketa seguruago eta malguagoak erdiesteko eta gasaren arloko aurrerakuntza teknologikoei erantzuteko prestatu beharko dira instalazioak. Helburu horretarako, gasaren eroanbide-sistemek, instalazioen kalitateari eta segurtasunari eragin gabe eroan beharko dute gasa. Horniketako gasaren ezaugarriak aldatzeak edo gasa beste batez ordezteak baimena izan beharra dakar, hain justu ere Hidrokarburuen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 77. artikuluko 3. paragrafoan zehaztutakoarekin bat datorrena.

i) Hasierako baimena eman zuen agintaritzari jakinarazi beharko zaio instalazio hauek izapidetzearena.

j) Eskatzen duten kontsumitzaile guztiei egingo zaie kanalizatutako gas-erregaien horniketa, betiere proiektuari doakion eremuko alde geografikoetan eta arauzko kalitate eta segurtasun baldintzetan.

k) Cepsa Gas Licuado SAk behar bezalako horniketa egiteaz gain, ondokoak hartzen dituen zerbitzu egoki eta eraginkorra izan beharko du: instalazioen mantentzea, matxuren konponketa, erreklamazioei erantzutea, eta oro har erabiltzaileei erantzutea; bestalde, baimendutako instalazioen kontserbazio eta funtzionamendu egokiaren arduraduna izango da.

l) Arlo honetan une bakoitzean indarrean diren xedapenekin bat arautuko dira gasa saltzeko tarifak.

Hiru.- Baimen hau ondoko baimen eta lizentzien kontra egin gabe ematen da: udalen edo probintzien eskumen pekoak direnak edo obrak segurtasunez egiteko beharrezkoak direnak, eta, batez ere, ingurumena babesteari eta hirigintzaren eta lurralde antolamenduari dagozkionak, eta bai Arabako Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare Historikoaren Zerbitzuari dagokionak ere.

Lau.- Edozelan ere, baimen hau ez da ematen monopolio-erregimenean eta ez du ekarriko eskubide esklusiborik.

Bost.- Abian jartzeko akta lortzeko, Arabako Lurralde Bulegoan honako hauek aurkeztu beharko dira: obra zuzendaritzari dagozkion ziurtagiriak, eraginpeko erakundeen proba eta baimenei dagozkienak, eta «as built» planoak, non gas-sarearen egoera eta sare horrek eta beste zerbitzu batzuek egindako gurutzaketak zehaztuko baitira.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legearen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 18a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala