14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingo Saila
262
EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 7koa, Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendariarena, lurralde historikoetako hauteskunde batzordeetan Administrazioaren ordezkariak izendatzen dituena.
Herrizaingo sailburuaren 2002ko apirilaren 8ko Aginduz (apirilaren 19ko EHAA, 74. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari izendatzearekin eman zitzaizkidan aginpideez baliatuz, eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 24.1 artikuluan aurreikusten denaren babespean, honako hau
EBATZI DUT:
1.- Lurralde historikoetako hauteskunde batzordeetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari honako hauek izendatzea:
- Fernando Kastresana Casanova jn., Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordean.
- José Ignacio Lazkano Díez jn., Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordean.
- Mikel Martínez Garbizu jn., Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordean.
2.- Lurralde historikoetako hauteskunde batzordeetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariaren ordezko Olga Fernandino Urrutikoetxea and. izendatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 7a.
Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendaria, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkaria,
MIREN ITZIAR LICEAGA ROMERO.