14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
261
ZIURTAGIRIA, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.3 artikuluko e) idatz-zatian jasota dagoen hautaezintasun-zioaren zentzua eta irismena argitzekoa.
Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak 2008ko abenduaren 22an egindako bileran erabaki bat hartu zuen, EAJ-PNV Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vascoren ordezkari orokorrak egindako galdera bati buruz. Galdera, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.3 artikuluko e) idatz-zatian jasota dagoen hautaezintasun-zioaren zentzua eta irismena argitzeko zen. Hauxe da hartutako erabakia:
Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak berretsi egiten du 2005eko martxoaren 2an hartu zuen erabakia, Hauteskundeei buruzko Legearen 4. artikuluko 3.e paragrafoaren idazkerarekin bat etorrita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 15a.
Idazkaria,
EDUARDO MANCISIDOR ARTARAZ.