14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
260
ZIURTAGIRIA, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen ebazpen bati buruzkoa. Ebazpen hori da, hain zuzen, instituzioen partaidetza duten sozietate publikoetako zuzendaritza-organoetako kide diren hautagaien bateraezintasun-araubidearen gainekoa.
Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak 2008ko abenduaren 22an egindako bileran erabaki bat hartu zuen, EAJ-PNV Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vascoren ordezkari orokorrak egindako ebazpen-eskaerari buruz, instituzioen partaidetza duten sozietate publikoetako zuzendaritza-organoetako kide diren hautagaiei dagokienez, hautagai horiek zein duten bateraezintasun-araubide adierazteko. Hauxe da erabakia:
Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak ebatzi du, administrazio publikoen partaidetza kapital sozialean duten erakunde, enpresa eta entitateetako zuzendaritza-organoetako kideei dagokienez, kide horien hautaezintasun-araubidea akziodun gehien dituen administrazio publikoaren araubidea izango dela, betiere Hauteskundeei buruzko Legearen 4.3 artikuluan ezarritako egoerak aintzat hartuta.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 15a.
Idazkaria,
EDUARDO MANCISIDOR ARTARAZ.