Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
258

EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 15ekoa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena. Erabaki honen bidez aditzera ematen da noiz egingo den Balorazio Batzordeetako kideak izendatzeko zozketa, bai Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, bai Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, bai Hizkuntza-Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, bai Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta Irakasleen eta bai Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako funtzionarioak tokiz aldatzeko lehiaketan parte hartu dutenek alegatutako merezimenduak balora ditzaten.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2008ko abenduaren 4an emandako Aginduaren bidez egin zen bai Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, bai Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, bai Hizkuntza-Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, bai Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta Irakasleen eta bai Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako funtzionarioak tokiz aldatzeko lehiaketarako deialdia (2008ko abenduaren 12ko EHAA). Agindu horren hemezortzigarren oinarriarekin bat etorriz, ondokoa

ERABAKI DUT:

Artikulu bakarra.- Aditzera ematea bai Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, bai Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, bai Hizkuntza-Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, bai Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun, eta bai Irakasleen eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako funtzionarioak tokiz aldatzeko lehiaketan parte hartu dutenek alegatutako merezimenduak ebaluatzeko, puntuazio-baremoko XI. eranskineko 1.4 eta 2.1 atalei eta puntuazio-baremoko XII. eranskineko 1.2, 1.3, 1.4 eta 2.1 atalei dagokienez, Batzordeetako kideen zozketa 2009ko urtarrilaren 22an egingo dela, goizeko 10etan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua II. eraikina, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 15a.

Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,

ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


Azterketa dokumentala