14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
257
AGINDUA, 2008ko abenduaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, sail horretan goi-kargudunaren idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe utzi dela jakinarazteko dena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zuen izendapen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2008ko martxoaren 2ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (apirilaren 4ko EHAA, 64. zk.), hau
XEDATU DUT:
Lehenengoa.- Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzan, 520010 kodea, 77 dotazioa.
Bigarrena.- Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunetik hasita; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 17a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.