Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
256

AGINDUA, 2008ko azaroaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko goi-kargudun baten idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe utzi dela adierazteko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2008ko martxoaren 2ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2008ko apirilaren 4ko EHAA, 64. zk.), hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari-lanpostu hau: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerteta Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaritzakoa, 520010 kodea, 72 dotazioa.

Bigarrena.- Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunetik hasita; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 6a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala