Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2009ko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
12

IRAGARKIA, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak 2008ko irailaren 3an emandako zehapen-espedientea hasteko Ebazpena Fernando López Gonzálezi (NAN:16530624-H) jakinarazteko dena.

Fernando López González - Riflober Ingenieríari zehapen-espedientea irekitzeko ebazpena ohiko bideaz jakinarazteko ahaleginak egin dira —azken helbide ezaguna: La Sierra etorbidea, 1, behekoa, 26007, Logroño (Errioxa)— baina ez da lortu; beraz, ebazpenaren testu osoa argitaratzen da ondoren:

Ebazpena, 2008ko irailaren 3koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, honako hauei zehapen-espedientea zabaltzen diena: Instalaciones Perez Herrero SL merkataritza-elkarteari (IFK: B-01397736), helbidea jakinarazpen ondorioetarako: Hiru Probintzien plaza, 3, PK: 01002, Vitoria-Gasteiz; Pedro Juan Perez Herrero instalatzaileari (NAN: 51675321-W), helbidea jakinarazpen ondorietarako: lehen adierazitako helbidea; Fernando Lopez Gonzalez ingeniari industrialari, Aragoi eta Errioxako Ingeniari Industrialen Elkargoan kolegiatua, 2553 zenbakiarekin (NAN: 16530624-H), helbidea jakinarazpen ondorioetarako: La Sierra etorbidea 1, behekoa, 26007 PK, Logroño; Hijas de la Caridad de San Vicente de Paul Erresidentziak ur bero sanitarioa sortzeko duen instalazioari laguntza emateko eguzki-instalazio termikoari dagokionez. Erresidentziaren helbidea: Murgiako Domingo de Sautu, 7, Araba.

AURREKARIAK

Bat.- M.ª Carmen Zubeldia Eguibar andreak, 2008ko apirilaren 11n, Residencia Purísima Concepción Hijas de la Caridad San Vicente de Paúlen izenean eta ordez, ur beroa sanitarioa sortzeko instalazioari laguntza emateko Eguzki Instalazio Termikoa zerbitzuan jartzeko eskabidea aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoan. Murgiako (Araba) Domingo de Sautu kaleko 7an dagoen Residencia Purísima Concepción Hijas de la Caridad San Vicente de Paúl da instalazioaren jabea (1 Agiria).

Espedientearen zenbakia: IC-B-2008-00001.

Fernando López Gonzálezek idatzi du instalazioaren proiektua. Jaun hori Aragoi eta Errioxako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialean kolegiatuta dago, 2553 zenbakiarekin. Elkargo Ofizialak 2008ko apirilaren 11n bisatu zuen Obra Zuzendaritzaren Egiaztagiria, Fernando Lopez Gonzalezek izenpetu zuen, lanaren zuzendari tekniko moduan, eta Pedro Juan Perez Herrerok, baimendutako instalatzaile moduan (2 Agiria)

Instalazio Egiaztagirian adierazten da enpresa instalatzailea Instalaciones Pérez Herrero SL enpresa izan dela eta baimendutako instalatzailea Pedro Juan Pérez, iturgina.

Bi.- Arabako Lurralde Bulegoko zerbitzu teknikoek egiaztatzen dute Pedro Juan Perez Herrero ez dagoela inskribatuta Klimatizazio, Berokuntza eta Ur Bero Sanitarioko Instalazioetarako Baimendutako Instalatzaileen Erregistroan eta bere enpresa, Instalaciones Perez Herrero SL, ez dagoela erregistratuta klimatizazio, berokuntza eta ur bero sanitarioko baimendutako enpresa moduan eta ez daukala horretarako baimenik.

Hiru.- 2006ko abuztuaren 26an, Industria Segurtasunerako Zerbitzuaren ikuskatzaile teknikoak, Imanol Rodriguez Lorente, hitzez hitz honakoa dioen txostena eman zuen (3 Agiria):

Gaia:

Zehapen espedientearen proposamenerako txostena, Vitoria-Gasteizko (Araba) Hiru Probintzien Enparantzako 3ko 1. solairuko B letran dagoen Instalaciones Perez Herrero SL enpresaren aurka eta Aragoi eta Errioxako Ingeniari Industrialen Elkargoan 2553 zenbakiarekin kolegiatuta dagoen Fernando Lopez Gonzalez ingeniari industrialaren aurka.

2008ko apirilaren 11n Lurralde Bulego honetan Ur Bero Sanitarioa sortzeko Instalazioari laguntza emateko eguzki instalazio termikoa zerbitzuan jartzeko eskabidea aurkeztu zen eta IC-B-2008-00001 espedientea ireki zen. Murgiako (Araba) Domingo de Sautu kaleko 7an dagoen Residencia Purísima Concepción Hijas de la Caridad San Vicente de Paúl da instalazioaren jabea.

Aurkeztutako agirien artean badago Obra Zuzendaritzaren Egiaztagiria, 2008ko apirilaren 11n bisatu zena eta Fernando Lopez Gonzalezek, lanaren zuzendari tekniko moduan, eta Pedro Juan Perez Herrerok, baimendutako instalatzaile moduan izenpetu zutena. Pedro Juan Perez Herrero jauna instalatzailea eta Instalaciones Perez Herrero SL enpresaren jabea da.

Pedro Juan Perez Herrero jaunak ez dauka eta ez du inoiz izan klimatizazio, berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioetarako baimendutako instalatzailearen kreditazio ofizialik; beraz, ezin du Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudiaren eraginpeko instalaziorik burutu eta egiaztatu.

Instalaciones Perez Herrero SL enpresak legez kanpo burututako jardueraren aurrean, hain zuzen ere instalazio batzuk egiteagatik horretarako baimenik izan barik, zehapen espedienterako proposamena egiten da ondokoak urratu dituela kontuan hartuta:

1.- Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia onartzen duen uztailaren 11ko 1751/1998 Errege Dekretuaren 11. Jarraibide Tekniko Osagarria (JTO) ez betetzea. Honela dio:

«Dena delako instalazioari dagokion espezialitatean enpresa instalatzaile moduan erregistratutako enpresek baino ezin dituzte egin araudi honi atxikitako instalazioak».

«Enpresa instalatzaile izateko honakoak bete beharko dira: legezkoa izatea, baltzuaren helburuetan araudi honi atxikitako instalazioak ezarri eta konpontzeko jarduerak sartuta izatea, jarraibide honetan ezarritako gutxienezko eskakizunak bete eta «enpresa instalatzaile» moduan dagokien erregistroan sartuta egotea eta, azkenik, baltzu egoitza dagoen lekuan aginpidea duen organoak emandako egiaztagiria izatea.

2.- Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen duen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 7. artikuluaren a) idatz-zatia ez betetzea. Honela dio:

«Eurek bakarrik, edo zuzenean euren kontrolpean eta ardurapean dauden langileekin, euren espezialitateko instalazioak muntatu, aldatu edo handitu, mantendu eta beren konpontzeko lanak burutzea...»

Instalaciones Perez Herrero SLren aurkako zehapen-espedientearen proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legeko 31. artikuluaren d) idatz-zatian adierazitakoari jarraituz egiten da, bertan arau-hauste larritzat jotzen baita honakoa:

«Industriako segurtasun-arauen menpe dauden instalazioak egitea, ziurtagiriak ematea edo kontrolatzea, erregelamenduz ezarritakoaren arabera behar den habilitazio edo baimenik izan gabe.»

Fernando López González ingeniari industrialak, Aragoi eta Errioxako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialean kolegiatuak (553 zenbakia), lanaren zuzendari teknikoa denez, instalazioa eragiten dioten eta indarrean dauden erregelamendu eta xedapenei atxikitzen zaiela egiaztatzen du Obra Zuzendaritzaren Egiaztagirian: Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia onartzen duen uztailaren 11ko 1751/1998 Errege Dekretuaren 11. Jarraibide Tekniko Osagarria (JTO), klimatizazio, berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioak egiteko baimenduta dauden enpresa instalatzaileei buruzkoa. Horregatik, Fernando Lopez Gonzalezen aurkako zehapen-espedientearen proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legeko 31. artikuluaren c) idatz-zatian adierazitakoari jarraituz egiten da, bertan arau-hauste larritzat jotzen baita honakoa:

«Benetako gertakariak jasotzen ez dituen aktak, egiaztagiriak edo txostenak ematea».

Obra-Zuzendaritzaren Egiaztagiria eransten zaio erabakiari.

Ebazpen hau hartzeko beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.- Ebazpen hau emateko eskumena Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena da, halaxe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioek duten zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29. artikuluan, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuko 7.f eta 20. artikuluetan.

Bi.- Hona hemen aplikatu beharreko arauak:

- 1751/1998 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia eta bere Jarraibide Tekniko Osagarriak (JTO) onartu eta Eraikinetako Instalazio Termikoetarako Batzorde Aholkuemalea sortzen duena.

- 63/2006 Dekretua, martxoaren 14koa, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko dena.

- 2006ko apirilaren 10eko Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duena.

- 8/2004 Legea, azaroaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriakoa.

- 1751/1998 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia eta bere Jarraibide Tekniko Osagarriak (JTO) onartu eta Eraikinetako Instalazio Termikoetarako Batzorde Aholkuemalea sortzen duena. Honela dio:

IT 11 Instalatzaileak eta mantentzaileak

IT 11.1 Orokortasunak

Dena delako instalazioari dagokion espezialitatean enpresa instalatzaile moduan erregistratutako enpresek baino ezin dituzte egin araudi honi atxikitako instalazioak.

IT 11.2 Enpresa instalatzailea. Enpresa instalatzaile izateko honakoak bete beharko dira: legezkoa izatea, baltzuaren helburuetan araudi honi atxikitako instalazioak ezarri eta konpontzeko jarduerak sartuta izatea, jarraibide honetan ezarritako gutxienezko eskakizunak bete eta «enpresa instalatzaile» moduan dagokien erregistroan sartuta egotea eta, azkenik, baltzu egoitza dagoen lekuan aginpidea duen organoak emandako egiaztagiria izatea.

" 63/2006 Dekretua, martxoaren 14koa, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko dena.

1. artikulua.- Xedea.

Dekretu honen helburua honakoak arautzea da:

a) Industria-segurtasunaren alorrean profesionalek eta enpresa baimenduek bete beharreko eskakizunak eta baldintzak.

b) Norbanakoaren prestakuntzako txartela eskuratzeko sistemak.

c) Profesional baimenduen prestakuntzako eta ebaluazioko ikastaroak emateko aitortuak izan nahi duten entitate aitortuek bete beharreko eskakizunak eta baldintzak.

2. artikulua.- Aplikazio-eremua.

Euskal Autonomia Erkidegoan, norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduen egiaztagiriak lortzeko, mantentzeko eta kontrolatzeko aplikatuko da dekretu hau, baita aipatu txartelak eskuratzeko ikastaroak emateko entitate aitortuak baimentzeko eta kontrolatzeko ere.

3. artikulua.- Definizioak.

Profesional baimendua.- Pertsona fisikoa da, norbanakoaren prestakuntzako txartelaren bidez egiaztatuta egonik, dekretu honetan eta araudi teknikoan ezartzen zaizkion lanak eta egitekoak burutzeko baimena duen pertsona fisiko oro.

Norbanakoaren prestakuntzako txartela.- Administrazio-agiria da, titularrak jarduera profesionalerako ezagutza teoriko-praktikoak badituela eta bere espezialitateari aplika dakiokeen araudi teknikoa ezagutzen duela egiaztatzen duena, administrazioaren aurrean eta hirugarrenen aurrean instalatzaile edo profesional baimendu gisa jarduteko.

Enpresa baimendua.- Pertsona fisiko edo juridikoa da, industria-segurtasunaren alorrean jarduerak burutzeko gaitzen duen baimen administratibo egokia duena, hain zuzen ere, instalazioak egin, konpondu, mantendu, berrikusi edo kontrolatzeko jarduerak.

Enpresa baimenduaren egiaztagiria.- Administrazio-agiria da, araudi teknikoetan ezarritako industria-segurtasunarekin zerikusia duten egitekoak burutzeko, entitateak giza gaitasuna eta gaitasun teknikoa badituela egiaztatzen duena; agiri hori entitatearen izenean ematen da.

Eskumena duen teknikari tituluduna.- Pertsona fisikoa da, lehen edo bigarren zikloko unibertsitateko tituluduna, bere lanbide edo titulazioko araudiarekin bat, industria gaietan berariazko eskumenak ditu; gainera, araudi teknikoek bere esku-hartzea jasotzen dute, instalazioei edo tresna industrialei dagozkien baimen emate, martxan jartze edo kontrolatzeko prozeduretan.

Profesional baimenduak

6. artikulua.- Baimendutako enpresako kide izatea.

1.- Norbanakoaren prestakuntzako txartela eskuratu ondoren, arauzko jarduerarekin lotura duen euren zeregin profesionala burutu ahal izateko, profesional baimenduek enpresa baimendu baten titular izan behar dute, edo, lan-legepeko harreman juridiko baten bidez, euren espezialitate bereko enpresa baimendu bateko langileen zerrendako parte izan behar dute.

2.- Aurreko puntuan ezarritako arau honetatik kanpo geratzen dira mantentzaileak, konpontzaileak zein kontserbatzaileak, baita enpresako langileen zerrendako parte izanik, instalazioak edo aparatuak mantendu, konpondu edo kontserbatzen dituzten operatzaileak ere.

7. artikulua.- Egitekoak eta eskumenak.

Profesional baimenduak, euren maila eta espezialitatearen arabera, dagozkien araudi teknikoetan ezarritako egitekoak burutzeko gaituta daudela iritziko da eta, batez ere, ondokoak burutzera behartuta daude:

1.- Instalazioetan:

a) Eurek bakarrik, edo zuzenean euren kontrolpean eta ardurapean dauden langileekin, euren espezialitateko instalazioak muntatu, aldatu edo handitu, mantendu eta konpontzeko lanak burutzea. Instalazioak egin, muntatu, aldatu edo zabaldu, mantendu edo konpontzearen erantzule izango dira, baita erabilitako materialak indarrean dauden araudiarekin eta instalatzeko proiektuarekin bat etortzearen erantzule ere.

b) Eurek edo euren kontrolpean burututako instalazioak egiaztatu, ikuskatu eta mantentzea, eta, entsegu eta proba egokiak egin ostean, zerbitzuaren esku uztea, eta halaber, indarrean dagoen araudiak ezarritako egiaztagiriak sinatzea jarduera burutzen duen enpresaren ordezkaritzan.

8. artikulua.- Espezialitateak eta mailak.

1.- Profesional baimenduen espezialitateak eta mailak araudi teknikoan edo dekretu honen garapeneko xedapenetan jasotakoak dira.

2.- Espezialitate eta maila bakoitza lortzeko eskatutako titulazioak edo prestakuntza-ikastaroak dekretu honen garapeneko xedapenetan zehaztutakoak izango dira.

9. artikulua.- Norbanakoaren prestakuntzako txartela eskuratzeko eskakizun orokorrak.

Dekretu honetan araututako norbanakoaren prestakuntzako txartela emateko, industria arloan eskumena duen lurralde-organoari eskatuko zaio, eta eskatzaileak honako eskakizun hauek bete beharko ditu:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Ezagutza teorikoak eta praktikoak badituela egiaztatzea, araudi teknikoa barne, hurrengo artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

c) Arloko araudiak eskatzen dituen bestelakoak.

10. artikulua.- Ezagutza teorikoak eta praktikoak egiaztatzea.

9. artikuluaren b) idatz-zatiak aipatzen dituen ezagutza teorikoak eta praktikoak egiaztatzeko, ondokoa hartuko da aintzat:

1.- Lanbide-heziketako ikastetxeak emandako lanbide-heziketa arautuko titulu edo ikastaro baimenduaren egiaztagiria.

a) Prestakuntza profesionaleko txartela zuzenean eskuratu ahal izango dute espezialitateko lanbide-heziketa arautuko titulua badutela egiaztatzen dutenek, dekretu honen garapeneko xedapenetan ezarritakoarekin bat.

b) Txartela zuzenean eskuratu ahal izango dute, halaber, prestakuntza-ikastaro baimendua gainditu dutenek, betiere ikastaroa lanbide-heziketako ikastetxe batek eman badu, industria-segurtasunaren eta/edo energiaren arloan eskumena duen zuzendariaren ebazpenean zehazten diren gutxieneko eduki eta iraupenarekin.

Edonola ere, alderdi teknikoei dagokienez, ikastaro honetako edukiak eta lanbide-heziketa arautuan bere pareko den espezialitateko edukiak baliokideak izan beharko dute.

2.- Prestakuntzarako erakunde aitortuak emandako ikastaro baimenduaren egiaztagiria.

Erakunde aitortu batek emandako prestakuntza-ikastaro baimendua gainditu duten pertsonek erakunde horretan egingo den gaitasun-azterketa gainditu beharko dute, dekretu honen garapeneko xedapenetan ezarritako edukiari dagokiona, eta industriaren alorrean eskumena duen teknikari batek gainbegiratu beharko du hautaketa prozesua.

3.- Euskal Autonomia Erkidegokoa ez den erakunde batek emandako lanbide-heziketa arautuko titulua edo ikastaro baimenduaren egiaztagiria.

Euskal Autonomia Erkidegokoa ez den erakunde batek emandako lanbide-heziketa arautuko titulua edo ikastaro baimenduaren egiaztagiria eskuratuta duen interesdunak, agiri horiek aurkezteaz gain, gaitasun-azterketa gainditu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntzarako entitate aitortuaren aurrean, eta industriaren alorrean eskumena duen teknikari batek gainbegiratuko du hautaketa prozesua.

11. artikulua.- Norbanakoaren prestakuntzako txartela ematea.

1.- Aurreko artikuluetan aurreikusitako eskakizunak bete direla egiaztatu ondoren, industria arloan eskumena duen lurralde-erakundeak emango ditu norbanakoaren prestakuntzako txartelak.

2.- Dekretu honetan aurreikusitakoarekin bat emandako txartelak betirako balioko dute, eta ez da berriztatu beharrik izango. Titularrek, hala ere, dekretu honen 6. artikuluan aurreikusitako egoeretan soilik burutu ahal izango dituzte berentzat bereizitako egitekoak.

3.- Norbanakoaren prestakuntzako txartelek dekretu honen garapeneko xedapenetan ezartzen diren formatuak eta ezaugarriak izango dituzte.

12. artikulua.- Norbanakoaren prestakuntzako txartelen erregistroa.

1.- Industriako lurralde-organo bakoitzak erregistro bat izango du, eta bertan administrazioaren kabuz inskribatuko dira emandako norbanakoen prestakuntzako txartelak, espezialitate eta mailen arabera sailkatuak.

2.- Arau-hauste oso larriak gertatzen badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Legean aurreikusitakoarekin bat, dekretu honetan eta aplikaziokoak diren araudi teknikoetan ezarritako betebeharrak ez betetzeak, norbanakoaren prestakuntzako txartela baliogabetzea ekarriko du, prozedura izapidetu ondoren.

3.- Dena dela, txartela baliogabetzeko prozedura Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoarekin bat izapidetuko da.

Enpresa baimenduak

13. artikulua.- Enpresa baimenduen egitekoak.

1.- Enpresa baimenduek, industria-segurtasunaren alorrean, honako jardueraren bat burutuko dute, gutxienez:

a) Industria-segurtasunerako araudien pean dauden instalazioak diseinatzea eta exekutatzea.

b) Instalazioak berrikustea, ikuskatzea eta kontrolatzea.

c) Instalazioak mantentzea araudi teknikoak hala eskatzen duenean.

d) Instalazioak konpontzea, jarduera hori instalatzaile baimendu batek burutu beharrekoa denean.

2.- Enpresa baimenduak dekretu honen garapeneko xedapenetan zehaztutako motatakoak izango dira.

15. artikulua.- Enpresa baimenduaren egiaztagiria.

1.- Enpresa baimenduaren egiaztagiria erakunde eskatzailearen helbide sozialari industria alorrean eskumena duen lurralde-organoak emango du.

2.- Aipatu egiaztagiria eskuratzeko, interesdunak ondoko eskakizunak betetzen dituela egiaztatu beharko du:

a) Industria Establezimenduen Erregistroan inskribatuta egotea eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea.

b) Bere jarduerak garatzeko baldintzak eta baliabide tekniko eta giza baliabide egokiak izatea, dekretu honen garapeneko xedapenetan edo erregelamenduzko arauetan ezarritakoarekin bat.

c) Erantzukizun zibileko poliza bat baduela egiaztatzea, dekretu honen garapeneko xedapenetan ezartzen duen zenbatekoarekin.

3.- Industria arloan eskumena duen lurralde-organoak, aurkeztutako agiriak ikusi ostean eta behar diren egiaztapenak egin ostean, gehienez hilabeteko epean, enpresa baimenduen egiaztagiria emango du.

4.- Egiaztagiri honek, dekretu honen 18. artikuluan jasotako eskakizunarekin, Autonomia Erkidego osoan industria-segurtasunarekin zerikusia duten jarduerak burutzeko gaituko du.

17. artikulua.- Enpresa baimenduak erregistratzea.

1.- Industria arloan eskumena duen lurralde-organo bakoitzak erregistro bat izango du eta bertan enpresa baimenduaren egiaztagiriaren titular diren enpresak inskribatu beharko dira.

2.- Enpresa baimendu gisa baimena ematea bideragarri egin zuten baldintzak galtzeak, edo dekretu honetan eta aplikatzekoak diren araudi teknikoetan ezarritako betebeharrak ez betetzeak, arau-hauste oso larritzat hartuko balira, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Legean aurreikusitakoarekin bat, prozedura izapidetu ostean, baliogabetu egin ahal izango du baimena, dekretu honen 12. artikuluan ezarritako era berean.

18. artikulua.- Enpresa baimenduen jarduteko lurralde-eremua.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bateko enpresa baimenduek beste lurralde historiko batean jardun ahal izango dute, lurralde-organo egokiari jakinarazi ostean, eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatu ostean.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoz kanpotik datozen enpresa baimenduek bertan jardun ahal izango dute, eskumena duen lurralde-organo egokiari jakinarazi ostean. Jakinarazpen horrekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Jatorriko lekuko industria alorrean eskumena duen organoaren egiaztagiria, enpresa baimendua izateko.

b) Jardun nahi duen lekuan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzea.

3.- Jakinarazpen hori Enpresa Baimenduen Erregistroan jaso beharko da, eta jatorriko autonomia-erkidegoak emandako enpresa baimenduaren egiaztagiriak duen balio-iraupen bera izango du.

21. artikulua.- Eskumena duten teknikari tituludunen betebeharrak.

Eskumena duen teknikari tituludun baten esku-hartzea beharrezko den lanez ari garenean (burutzea, martxan ipintzea, ikuskaritza, kontrolatzea edo mantentzea), aipatu lanak profesional baimenduen kontrolpean eta erantzukizunpean burutuko dira; halaber, industria-instalazioen burutzapenaren edo mantentzearen kontrolari eta ikuskaritzari dagokionez, dekretu honetan profesional baimenduei ematen zaizkien egiteko eta erantzukizun berak dagozkie.

Ondorioz, 2006ko apirilaren 10ean, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak ondoko dekretua garatzeko Agindua eman zuen: Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua.

1. artikulua.- Xedea.

Agindu honek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzea du xede. Dekretuak industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu eta zehatz-mehatz honako hauek:

a) Norbanakoaren prestakuntzako txartelen eta enpresa baimenduen maila ezberdinak.

d) Baimendutako prestakuntza ikastaro teoriko-praktikoen gutxieneko iraupena eta edukia.

f) Norbanakoaren prestakuntzako txartel eta enpresa baimenduaren forma eta edukia.

4. artikulua.- Norbanakoaren prestakuntzako txartelaren espezialitate bakoitzeko eskatutako titulazioak.

Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 8.2 artikuluan aurreikusitakoa garatzeko, norbanakoaren prestakuntzako txartela lortzeko beharrezkoak diren lanbide-heziketa arautuko titulazioak, dekretu horren 10. artikuluan jasotako kasuen arabera, txartelaren kategoria eta espezialitate bakoitzeko, agindu honen II. eranskinean jasotakoak dira.

Hiru.- Aipatutako arauei darienez, lehen aipatutako moduko instalazioak egin baino lehen, dagokion txartel profesionala lortu beharko da, instalatzaileen kasuan, eta enpresa baimenduaren egiaztagiria, instalazioak egiten dituzten enpresen kasuan, hori guztia, horrelako instalazioak egiteko beharreko gaitasuna dutela egiaztatzeko.

Izan ere, espedientean dagoen agiriei darienez, prozedura honetan jardun duen enpresak, Instalaciones Perez Herrero SL merkataritza-elkarteak, ez zeukan enpresa baimenduaren txartelik; eta Pedro Juan Perez Herrerok, espediente honen gai den lanaren egile material moduan agertzen denak, ez zeukan horretarako beharrezkoa zen instalatzailearen txartelik.

Bestalde, Fernando López González, obraren zuzendari teknikoa denez, instalazioa eragiten dioten eta indarrean dauden erregelamendu eta xedapenei atxikitzen zaiela egiaztatzen du obra-zuzendaritzaren egiaztagirian, eta berariaz, Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudiari eta bere Jarraibide Tekniko Osagarriei (JTO), baina ez du betetzen Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia onartzen duen uztailaren 31ko 1751/1998 Errege Dekretuaren bidez onartutako 11 Jarraibide Tekniko Osagarria JTO, klimatizazio, berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioak egiteko baimenduta dauden enpresa instalatzaileei buruzkoa.

Lau.- Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia eta bere Jarraibide Tekniko Osagarriak onartzen dituen uztailaren 31ko 1751/1998 Errege Dekretuak, bere 18. artikuluan, honakoa ezartzen du:

Araudi honetan edo bere jarraibide teknikoetan araututako ezinbesteko xedapenak ez betetzea gertatu izanez gero, Industriaren 21/1992 Legearen 30etik 38ra arteko artikuluetan ezarritakoari eutsiko zaio.

Bost.- Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legeak, honela dio bere 7. artikuluan:

7. artikulua.- Industriako segurtasunaren helburua.

Industriako segurtasuna nahitaezko xedapen-sistema bat da, eta bi helburu ditu: arriskuei aurrea hartzea eta muga jartzea, batetik, eta, bestetik, istripuen aurkako babesa, istripu horiek pertsona, ondasun edo ingurumenari kalte egiteko modukoak badira eta industria jarduerak sortuak badira, edo instalazioen edo ekipoen erabilerak, funtzionamenduak eta mantentzeak sortuak, edo industriako produktuak ekoiztearen, erabiltzearen edo kontsumitzearen, biltegiratzearen edo zakarretara botatzearen ondorioz sortuak.

Sei.- Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako 8/2004 Legeak, bere 28.1 artikuluan, honela ezartzen du: «Lege honek arautzen dituen arloetan, administrazioko arau-hausteak izango dira ondorengo artikuluetan zehaztutako erantzuleen ekintzak edo ez-egiteak.»

Lege horren 31.d artikuluan ezarritakoari jarraituz, halaber, ebazpen honen aurrekarietan adierazitako jarduera eta agirietatik, honako arau-haustea ondorioztatzen da:

Industriako segurtasun-arauen menpe dauden instalazioak egitea, ziurtagiriak ematea edo kontrolatzea, erregelamenduz ezarritakoaren arabera behar den habilitazio edo baimenik izan gabe.

Beraz, espediente honetan argi geratu da, espediente honen gai den lana bere jabetzapean egin zuen enpresak, Instalaciones Perez Herrero SLk, ez zuela enpresa baimenduaren egiaztagiria eta egile materialak, Pedro Juan Perez Herrerok, ez zuela instalatzaile profesionalaren txartela eta, horrek, erregelamenduaren arau-haustea dakar, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako 8/2004 Legearen 31. artikuluaren d) idaz-zatian jasotakoa hain zuzen ere.

Teknikari eskumendunari dagokionez (proiektua - lan-amaieraren egiaztagiria), lehen aipatutako arauetan argi geratu da horren erantzukizuna, instalazioa arauzko xedapenei atxikitzeari dagokionez eta obra-amaierako egiaztagiria emateari dagokionez eta, zalantzarik ez, bertan jasotzen diren datuen egiazkotasunari dagokionez.

Lehen ezarri denez, aipatutako instalazioa horretarako nahitaezko baimenik ez zeukaten enpresak eta instalatzaileak gauzatu dute. Baina, egotzitako teknikari eskumendunaren egiaztagirian ezartzen zenez, instalazioak jarraitu beharreko arauak betetzen zituen.

Hala ere, espediente honetan egiaztatuta geratu da instalazioa Instalaciones Perez Herrero SL enpresak gauzatu zuela eta Pedro Juan Pérez Herrerok materialki gauzatu zuela. Horregatik, egiaztagiri hori ez dator bat gertatutakoarekin.

Lege horren 31.c artikuluan ezarritakoari jarraituz, halaber, ebazpen honen aurrekarietan adierazitako jarduera eta agirietatik, honako arau-haustea ondorioztatzen da:

Benetako gertakariak jasotzen ez dituen egiaztagiriak edo txostenak ematea.

Arau-hauste hori Fernando López González ingeniari industrialari egozten zaio, Aragoi eta Errioxako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialean kolegiatua (553 zenbakia), lanaren zuzendari teknikoa baita.

Adierazitako prezeptuei darienez, azaldutako arau-hausteak, behin-behingoz, larritzat jo behar dira.

Zazpi.- Behin eta berriro aipatu den Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legeak, bere 35.1 artikuluak ezartzen duenez, arau-hausteak honela zehatzen dira:

b) Arau-hauste larriak: 3.000-90.000 euro arteko isuna.

Bestalde, 36.1 artikuluak ezartzen duenez, kasuan kasuko zehapena zenbatekoa izango den zehazteko orduan, ondorengo inguruabarrak hartuko dira kontuan: arau-hausteak zer-nolako arriskua eragin dien pertsonei, ondasunei edo ingurumenari, kaltea zenbaterainokoa izan den, zenbateraino parte hartu den eta hortik zenbateko onura eskuratu den, arau-haustea egiteko zenbaterainoko asmoa zegoen edo zenbaterainoko arduragabekeriaz jardun den eta behin baino gehiagotan gertatu ote den, besteak beste.

Kasu honetan, ez da atzeman aipatutako inguruabarrik.

34. artikuluak, halaber, honakoa ezartzen du:

Erantzukizundunak:

«1.- Arau-hausteen erantzule arau-hausteok egin dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira, pertsona horien jardunaren ondorio zuzena baldin badira arau-urratzeak, lege honen 3. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.».

Aipatutako 3. artikuluak, bere 3. paragrafoko b) idaz-zatian, honakoa ezartzen du:

3.- Lege honen pean dauden tresna, ekipo edo instalazioak egiten, erabiltzen, zaintzen edo kontrolatzen parte hartzen duten pertsona fisiko eta juridikoei dagokienez, beren lanaren edozein fasetan eragiten dituzten kalteen erantzule izango dira pertsona horiek, baita erregelamenduz ezarrita dauden segurtasuneko baldintza eta eskakizun teknikoak betetzearen erantzule ere. Alde horretatik, hona zer erantzukizun dagokion bakoitzari:

b) Azken ikuskatzearen edo obra-zuzendaritzaren ziurtagiria egiten duen teknikari edo pertsonari, obra egitasmoaren araberakoa izatea, obra egitearen zuzendaritza, beharrezko egiaztatze eta probak egitea, eta azken ziurtagiria.

d) Enpresa baimendunei, haien esku utzitako instalazioak behar bezala egitea edo mantentzea, eta baimena emateko jarri zitzaizkien baldintzak betetzea.

Hori oinarri hartuta, dagokion zehapena 3.000 euroko isuna da Instalaciones Pérez Herrero SL merkataritza-elkarteari egotzitako arau-hauste larriarengatik, 3.000 euroko isuna Pedro Juan Pérez Herrerori egotzitako arau-haustearengatik eta 3.000 euroko isuna Fernando Lopez Gonzalezi egotzitako arau-hauste larriarengatik, lehen adierazitako irizpideen arabera.

Bederatzi.- Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeak, 9. artikuluan, honakoa ezartzen du:

1.- Tipifikatutako gertakaria beren kasa, beste norbaitekin batera edo beste norbaitez baliatuz burutzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira egileak.

2.- Pertsona hauek joko dira egiletzat:

b) Egitatea gauzatzeko egintza baten bitartez laguntzen duten pertsonak, baldin eta egintza hori ezinbestekoa bazen egitatea gauzatu zedin.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honakoa

EBATZI DUT:

Bat.- Instalaciones Pérez Herrero SL merkataritza-elkarteari zehapen-espedientea irekitzeko agindua ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 31.d artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egiteagatik, artikulu horrek honakoa ezartzen baitu:

Industriako segurtasun-arauen menpe dauden instalazioak egitea, ziurtagiriak ematea edo kontrolatzea, erregelamenduz ezarritakoaren arabera behar den habilitazio edo baimenik izan gabe.

Bi.- Pedro Juan Pérez Herrerori zehapen-espedientea irekitzeko agindua ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 31.d artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egiteagatik, artikulu horrek honakoa ezartzen baitu:

Industriako segurtasun-arauen menpe dauden instalazioak egitea, ziurtagiriak ematea edo kontrolatzea, erregelamenduz ezarritakoaren arabera behar den habilitazio edo baimenik izan gabe.

Hiru.- Fernando Lopez Gonzalezi zehapen-espedientea irekitzeko agindua ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 31.d artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egiteagatik, artikulu horrek honakoa ezartzen baitu:

Benetako gertakariak jasotzen ez dituen egiaztagiriak edo txostenak ematea.

Lau.- Egindako arau-hausteak, behin-behingoz, aipatutako Industriako Legeko 31.d eta 31.c artikuluan tipifikatutako falta-larritzat kalifikatzea, eta egotzitako bakoitzari hiru mila (3.000) euroko zehapena jartzea.

Guzti hori, hala ere, espediente honen instrukzioaren ondoriozko balorazioaren menpe geratzen da.

Bost.- Saileko Zerbitzu Orokorreko Zuzendaritzari jakinaraztea Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoari atxikita dagoen Irma Domingorena Zapirain letratua izendatu dela prozeduraren instruktore.

Sei.- Errefusatzeko araubidea Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 29. artikuluan ezarritakoa dela jakinaraztea.

Zazpi.- 15 eguneko epea ematea interesatuek bidezko iritzitako alegazio, agiri edo argibideak aurkezteko, froga-aldia irekitzeko eskaria egiteko eta egoki iritzitako froga-bideak proposatzeko.

Zortzi.- Ebazpen hau interesatuari legezko bideari jarraituz berehala jakinarazteko eta instruktoreari bidaltzeko agindua ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 3a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 10a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala