Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2009ko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko Aginduarena: «Agindua, 2008ko abenduaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza-Eskola ofizialetako katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketarako deia egiten duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2.a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

2008ko abenduaren 12an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (238. zenbakia) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko abenduaren 4ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza-Eskola ofizialetako katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketarako deia egiten duena. Agindu horretan huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

I. eranskinean, 30494. orrian, honakoa dioenean:

48009165C IEFPS Fadura GLHBI 480440001 Algorta Getxo 480039 Margen Derecha

Honakoa esan behar du:

48009165C IEFPS Fadura GLHBI 480440003 Algorta Getxo 480039 Margen Derecha


Azterketa dokumentala