Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2009ko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3

4354/2008 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, beste lanpostu bat beteko duelako, Esteban Ruiz Álvarez jaunak Zumarragako Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izateari uzten diola aditzera ematen duena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 26eko 743/1999 Ebazpenaren bidez, Zumarragako Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen Esteban Ruiz Álvarez jauna.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Esteban Ruiz Álvarez jauna Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Basurto ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.- Ebazpen honek 2008ko abenduaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunari Zumarraga Ospitaleari jakinaraztea.

Laugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 12a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala