1. zk., 2009ko urtarrilaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
1
4296/2008 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Jesús Barandiaran Mugica andrea Donostiako Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzeko dena.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 216/2002 Ebazpenaren bidez, Donostiako Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu zen M.ª Jesús Barandiaran Mugica andrea.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.- M.ª Jesús Barandiaran Mugica andrea Donostiako Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.- Ebazpen honek interesdunari jakinarazten zaionetik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena.- Ebazpen hau interesatuari eta Donostia Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 26a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.