Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2008ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Kultura Saila
7243

224/2008 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Eusko Irratia / Radiodifusión Vasca, S.A. sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca ente publikoari baimena emateko dena.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak 110. artikuluan honako hau ezartzen du: Enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Sozietatearen helburua da: irudiak eta soinuak ekoiztea eta transmititzea, hain justu ere uhin edo kableko emanaldi erradiolektrikoen bidez oro har publikoarengana edo horren sektore batengana ailegatzeko, berehalakoan edo tarteko bat dela. Betiere, arlo hauek lantzeko: informazioa, kultura, arteak, aisialdia, komertziala, publizitatea, eta bai hezkuntza-sistemarekin elkarlanean aritzea, euskal kultura sustatu eta zabaltzea.

2008ko azaroaren 10ean, Eusko Irradia / Radiodifusión Vasca, S.A. sozietate anonimo publikoaren Batzar Nagusi Unibertsal eta ezhoikoak sozietatearen kapitala zabaltzea erabaki zuen, berrehun eta laurogeita hemeretzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hamasei zentimotan (299.999,16), euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balio nominaleko berrehun eta hirurogei hamazazpi mila zazpiehun eta hirurogeita hamazazpi (277.777) akzio berrien jaulkipena eginez. Akzio horiek korrelatiboki zenbatuak, 2.898.971tik 3.176.747ra, biak barne.

Euskal Telebista / Televisión Vasca, S.A. sozietatean bazkide bakarra da Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca. Eta hori dela-eta, akzio berriekiko dituen eskubideez baliatu daiteke, eta lehen idatz-zatian zehaztutakoarekin bat etorriz, akzio berriak eskurazteko, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar du.

Azkenik, Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa den Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Kultura Sailari atxikita dago.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca ente publikoari baimena ematea Eusko Irratia / Radiodifusión Vasca, S.A. sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Zabalkuntza hori berrehun eta laurogeita hemeretzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hamasei zentimokoa da (299.999,16), eta euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balio nominaleko berrehun eta hirurogei hamazazpi mila zazpiehun eta hirurogeita hamazazpi (277.777) akzio berriko jaulkipena eginez burutuko da.

Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca ente publikoak hartutako partaidetza burututako zabalkuntzaren % 100ekoa da; beraz, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca ente publikoak aipatutako zabalkuntzaren ondoren sozietatean duen partaidetza hiru milioi laurehun eta hogeita hamar mila zortziehun eta laurogeita sei euro eta hirurogeita hamasei zentimokoa da (3.430.886,76), hiru milioi ehun eta hirurogeita hamasei mila zazpiehun eta berrogeita zazpi (3.176.747) akziotan banatua, euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balioa duelarik akzio bakoitzak. Horrek Sozietatearen kapitalaren % 100 egiten du.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala