Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2008ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Kultura Saila
7242

223/2008 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Telebista / Televisión Vasca, S.A. sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca ente publikoari baimena emateko dena.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak 110. artikuluan honako hau ezartzen du: Enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Sozietatearen helburua da: irudiak eta soinuak ekoiztea eta transmititzea, hain justu ere uhinen edo kableen bitartez oro har publikoarengana ailegatzeko, berehalakoan edo tarteko bat dela. Betiere, arlo hauek lantzeko: informazioa, kultura, arteak, aisialdia, komertziala, publizitatea, eta bai hezkuntza-sistemarekin elkarlanean aritzea, euskal kultura sustatu eta zabaltzea eta bereziki euskara sustatu eta garatzea ere.

2008ko azaroaren 10ean, Euskal Telebista / Televisión Vasca, S.A. sozietate anonimo publikoaren Batzar Nagusi Ezohiko eta Unibertsalak sozietatearen kapitala zabaltzea erabaki zuen, sei milioi zortziehun eta laurogeita hamabi mila hirurehun eta laurogeita zortzi euro eta hogei zentimotan (6.892.388,20), sei euro eta zentimo bateko (6,01) balio nominaleko milio bat ehun eta berrogeita sei mila zortziehun eta hogei (1.146.820) akzio berrien jaulkipena eginez. Akzio horiek korrelatiboki zenbatuak dira, 13.866.229tik 15.013.048ra, biak barne.

Ente publikoa Euskal Telebista / Televisión Vasca sozietatean bazkide bakarra da Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca, S.A. da. Eta hori dela-eta, akzio berriekiko dituen eskubideez baliatu daiteke, betiere lehen idatz-zatian zehaztutakoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluaren baimena izanik.

Azkenik, Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa den Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Kultura Sailari atxikita dago.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca ente publikoari baimena ematea Euskal Telebista / Televisión Vasca, S.A. sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Zabalkuntza hori sei milioi zortziehun eta laurogeita hamabi mila hirurehun eta laurogeita zortzi euro eta hogei zentimotako da (6.892.388,20); hartarako, sei euro eta zentimo bateko (6,01) balio nominaleko milio bat ehun eta berrogeita sei mila zortziehun eta hogei (1.146.820) akzio berrien jaulkipena eginez.

Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca ente publikoak hartutako partaidetza burututako zabalkuntzaren % 100ekoa da; beraz, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca ente publikoak aipatutako zabalkuntzaren ondoren sozietatean duen partaidetza laurogeita hamar milioi berrehun eta hogeita zortzi mila berrogeita hamazortzi euro eta berrogeita zortzi zentimokoa da (90.228.418,48), hamabost milioi hamahiru mila eta berrogeita zortzi (15.013.048) akziotan banatua, euro bat eta zortzi zentimoko (6,01) balioa duelarik akzio bakoitzak. Horrek Sozietatearen kapitalaren % 100 egiten du.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala