Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2008ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Garraio eta Herri Lan Saila
7070

IRAGARKIA, Ondarroako portuan (Bizkaia) jabari publikoko lurzorua okupatzeko administrazio-emakida eskuratzeko eskaera jendaurrera ateratzeko dena.

2008ko urriaren 22ko idazki bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Uren zuzendariak administrazio-emakida eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, Ondarroako portuan jabari publikoko lurzorua okupatzeko. Uren Zuzendaritzaren asmoa da lurzoru horretan ekaitz-uren tanke bat, tankearen eta saneamenduko sarearen arteko loturak, eta tankearentzako gainezkabide bat eraikitzea.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek administrazio-espediente hori eta oinarrizko proiektua aztertu ahal izan ditzaten, eta, iragarpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 20 egun naturaleko epean, beren eskubideen arabera bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan (Gasteizko Donostia kalea 1, Lakua 1, 7. solairua) edo Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Bilboko Kale Nagusia 85, 8. solairua).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 2a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

JOSEBA ANDONI IDOIAGA URIBE.


Azterketa dokumentala