Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2008ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
7067

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, ondoren azaltzen den espedienteari buruzkoa.

Jesús Monreal Zia Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak emandako

EDIKTUA

Beherago aipatzen diren diru-laguntzen espedienteen onuradunei ezin izan diegu jakinarazi espresuki dokumentazio-errekerimendua, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluan ezarritakoa betetzeko dena (Kultura Ekintzailea eta Enpresa Sortzeko aukera babesten du dekretu horrek). Hona hemen onuradunei eskatu behar zaizkien dokumentuok:

- Bazkide langile bakoitzaren lan-bizitzaren ziurtagiri eguneratua.

- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako enpresen alten eta bajen ziurtagiria, eguneratua, enpresak jarraitzen duela egiaztatzen duena.

- Foru Ogasuneko ziurtagiria eguneratua eta bikoiztua, Enpresa eskatzailea bere zerga betebeharretan egunera dagoela ziurtatzen duena.

- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Lurralde Zuzendaritzaren ziurtagiria, eguneratua eta bikoiztua, enpresa eskatzaileak harekiko betebeharrak beteta dituela ziurtatzen duena.

Hori guztia, dekretu arautzaileak ezarri bezala, eta honakook egiaztatzeko: kontratatutako pertsonak jarraitzen duela lanean enpresan; kontratazio horren bidez edo behin-behineko kontratua mugagabe bihurtzearen ondorioz lortutako enplegu-kopurua mantendu egiten dela; eta enpresak zerga-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak beteak dituela. Aipatutako jakinarazpena bueltatu digute honako arrazoiren bat dela medio: espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako; eskatzaileak helbidea aldatu duelako aldaketa horren berri, jakinarazpen ondorioetarako, eman gabe; edo beste arrazoiren bat dela medio. Hori dela-eta, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, arestian aipatu legearen 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen gainerako xedapenak betez, argitaratzen den egunaren biharamunetik 15 egun balioduneko epea emanez, lehen aipatutako dokumentuak Enplegu eta Prestakuntzako Zuzendaritzan (Hona hemen helbidea: Donostia kalea z.g., Vitoria-Gasteiz, 01010) aurkezteko, bai zuzenean edota baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz. Era berean, ohartarazten dugu errekerimendu hau bete ezean edo adierazitako epea igarota betetzen bada, eskatzaileak izapide horretarako daukaten eskubidean atzera egindakotzat deklaratu ahal izango direla, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76. artikuluaren arabera, eta hori gertatuz gero, emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko dela, dekretu arautzaileko 22. eta 23. artikuluetan ezarritakoa beteaz.

Expediente-zenbakia Enpresa

B-0495-1016-06A Abdel Khaleq Laanani

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 25a.

Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala