Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2008ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Amurrioko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
7059

EDIKTUA, zenbatekoari buruz bideratutako 52/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Amurrioko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Araba).

Judizioa: 52/08 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Carpintería Ebanistería Errekondo SL.

Abokatua: Josu Méndez Iza.

Prokuradorea: Maria Soledad Burón Morilla.

Demandatua: Construcciones Atezabal SL.

Gaia: zenbatekoaren gaineko arrunta.

Aipatutako judizioaren gainean 52/08 autoa eman da. Hau diote xedapenek:

Prokuradore Buron Morillak —Carpintería Ebanistería Errekondo SLren izenean eta ordez— Construcciones Atezabal SLren aurka aurkeztutako demanda osorik baietsita, demandatua honako honetara kondenatzen dut: auzi-jartzaileari 14.519,78 euro ordaintzera, gehi abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako beranduntza interes legezkoak, 2007ko maiatzaren 22tik (hau barne) aurrerakoak hain zuzen ere; eta prozedura honen kostuak ordaintzera ere bai.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da, idatziz, bost eguneko epearen barruan.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Construcciones Atezabal SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Amurrio (Araba), 2008ko azaroaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala