Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2008ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7053

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 27koa, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, erakundeei bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko 2007ko ekitaldirako emandako diru-laguntzak aldatzen dituena.

298/2002 Dekretuak, abenduaren 17koak (2002ko abenduaren 30eko EHAA), bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautzen ditu.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko apirilaren 3ko Aginduak (2007ko apirilaren 30eko EHAA) aipatutako dekretuak jasotzen dituen diruz lagundutako jarduerei buruzko proiektuak aurkezteko epeak eta baldintzak argitaratu zituen 2007ko ekitaldirako.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2007ko urriaren 4ko Ebazpenaren bidez (2007ko urriaren 30eko EHAA) erakundeei bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko 1.762.159,00 euro emateko erabakia hartu zen. Ebazpen horren I. eranskinean erakunde onuradunak zeintzuk ziren eta erakunde bakoitzari zegokion diru-kopurua zehazten ziren.

Halaber, aurretik aipatutako abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuaren 17. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehen ordainketa, emandako diru-laguntza osoaren % 70, diru-laguntza onartu ondoren egingo da; eta bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 30, 2007ko urriaren 4ko Ebazpenean jasotako jarduerak amaitzen direnean eta azken txostena aurkeztutakoan. Azken txosten horrek gauzatutako proiektuaren deskribapena eta jarduerak benetan egin direla frogatzen duten agiriak jaso behar ditu.

«Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa - Durangaldeko Behargintza», «Lanbide Heziketaren Lagunak», «Guztiz Elkartea - Zarauzko Eskola Publikoa Sustatzeko» eta «Toiko - Asociación de Antiguos Alumnos del Instituto de Formación Profesional de Tolosaldea» erakundeek aurkeztutako azken txostenak eta egindako gastuen justifikazioak aztertu ondoren, ikusi da ez dutela 2007ko urriaren 4ko Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntzaren % 100 justifikatu.

Ondorioz,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- 2007ko urriaren 4ko Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen Ebazpena aldatzea eta ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren erakundeei emandako diru-laguntzen kopuruak gutxitu eta bertan adierazten diren diru-kopuruak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 27a.

Lanbide Heziketa eta

Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

IÑAKI MUJIKA AIZPURUA.

ERANSKINA

ERAKUNDEA HASIERAKO DIRU-LAGUNTZA (2007ko urriaren 4ko Ebazpena) AMAIERAKO DIRU-LAGUNTZA (2008ko azaroaren 27ko Ebazpena) GUTXIPENA

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa - Durangaldeko Behargintza 42.000,00 41.220,79 779,21

Guztiz Elkartea - Zarauzko Eskola Publikoa Sustatzeko 42.000,00 37.229,30 4.770,70

Lanbide Heziketaren Lagunak 46.000,00 45.766,19 233,81

Toiko - Asociación de Antiguos Alumnos del Instituto de Formación Profesional de Tolosaldea 46.000,00 44.575,00 1.425,00


Azterketa dokumentala