243. zk., 2008ko abenduaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
7050
AGINDUA, 2008ko abenduaren 10ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2008ko otsailaren 13ko Aginduari eta maiatzaren 21eko Aginduari jarraiki udalei eta mankomunitateei Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako emandako kredituak doitzen dira, eta aurrekontuetako muga berriak ezartzen.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2008ko otsailaren 13ko Aginduaren bidez (EHAA, 38. zk., 2008ko otsailaren 22koa), Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan aurreikusten diren berariazko gastuetako bakoitzerako oro har eman daitezkeen gehienezko kopuruak ezarri ziren, laguntza horiei aurre egiteko kredituak banatzeko irizpideak zehaztu ziren, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, udal eta mankomunitate bakoitzari 2008. urteko lehenengo seihilekorako zegokion aurrekontuko muga finkatu zen. Horrez gain, 2008ko maiatzaren 21eko Aginduan urteko bigarren seihilekorako aurrekontu-mugak zehazten dira.
Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legeak Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako finkatutako aurrekontuko kopuruak aintzat hartuta, guztira 33.000.000,00 euro banatu zitzaizkien udalei eta mankomunitateei.
Dena den, gure Autonomia Erkidegoko udal eta mankomunitateek egin duten laguntza-eskaera ikusita, egiaztatu egiten da hasiera batean urte honetarako aurrekontuetan ezarritako baliabideekin ezin izan zaiola eskatzaileen eskaera osoari erantzun. Bestalde, udal gutxi batzuetan baliabideen soberakina izan dute, eta bestetik, horietako askotan, daudenak ez dira nahikoak.
Hori kontuan izanik, eta 5.000.000,00 euroko kopuru gehigarria daukagunez, hasieran esleitutako kredituak birdoitu eta aurrekontu-muga berriak ezarri behar dira.
Hori egiteko ahalmena berariaz aurreikusten da laguntzak arautzen dituen apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuko 34.1. artikuluan eta aipatutako 2008ko maiatzaren 21eko Aginduko 3. artikuluan. Izan ere, horien arabera, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak egiaztatuko du laguntzak banatzeko irizpideak eskariarekin bat eginez aplikatzen ari diren, eta, orekarik eza antzemanez gero, esleitutako kredituak berriro banatzea izango du. Hori egiteko, udal eta mankomunitate bakoitzak urtean balia ditzaketen aurrekontuetako muga berriak ezarri beharko dira, betiere horretarako aurrekontu-ekitaldian sartutako ezarpenak errespetatuz.
Arestian azaldutakoa kontuan izanik, honako hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.- Helburua.
Agindu honen helburua da, hain zuzen, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2008ko otsailaren 13ko eta 2008ko maiatzaren 21eko aginduei jarraiki udalei eta mankomunitateei Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako esleitutako kredituak birdoitzea. Hala, horietako bakoitzari aurkeztu zaion eskariaren arabera doitu ahal izateko, 5.000.000,00 eurotan gehitu da laguntza horietarako aurrekontu-zuzkidura. Bestalde, urtean balia daitezkeen aurrekontuetako muga berriak (eranskinean zehaztutako eran) ezartzeko xedea ere badu agindu honek.
2. artikulua.- Eskabideak, banaketa-irizpideak eta ehuneko mugatzaileak.
1.- Asebetetzerik izan ez den diru-laguntzen eskaria izan dela ikusita, baliabide gehiago esleitzeko eskatu duten udal eta mankomunitateei banatu zaie, bai kreditu eskariaren arabera doitzeko kredituen esleipen berria, bai aurreko artikuluan aipatutako baliabideen zenbateko gehigarria.
2.- Zenbateko gehigarri hori interesatutako toki-erakundeek aurkeztutako eskabideen artean banatzeko, aipatutako 2008ko otsailaren 13ko Aginduko 3. artikuluan ezarritako irizpideei jarraitu zaie.
3.- Halaber, diru-laguntza horietarako dauden baliabideei aipatutako aginduko 4. artikuluan aurreikusten diren bi ehuneko mugatzaileak aplikatu zaizkie. Horien arabera, gastuen % 80 ohiko etxebizitzaren alokairu, erabilera eta mantentzearekin zerikusia duten gastuetarako erabili beharko da, eta gainerako % 20 oinarrizko beharrek sortutako gastuetarako. Edonola ere, adierazitako ehunekoak aplikatutakoan eta beharrak —laguntzak behar horietarako ezarri dira— estalitakoan, aipatutako bi gastu multzoetako batean soberakinik gelditzen bada, hasiera batean beste multzoari esleitutako baliabideak handitzeko erabiliko da.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar diezaiokete interesdunek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak Agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 10a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua.
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.
ERANSKINA/ANEXO
GLL BANATZEKO PROPOSAMENA
PROPUESTA DISTRIBUCIÓN AES
ARABAKO LH
T. H. ÁLAVA 2008ko azken esleipena
Asignación final 2008 % 80
80% % 20
20%
Alegría-Dulantzi 39.727,00 31.782,00 7.945,00
Amurrio 112.416,00 89.933,00 22.483,00
Añana 0,00 0,00 0,00
Aramaio 7.739,00 6.191,00 1.548,00
Armiñón 0,00 0,00 0,00
Arraia-Maeztu 517,00 414,00 103,00
Arrazua-Ubarrundia 828,00 662,00 166,00
Artziniega 49.745,00 39.796,00 9.949,00
Asparrena 24.287,00 19.430,00 4.857,00
Ayala/Aiara 19.889,00 15.911,00 3.978,00
Baños de Ebro/Mañueta 0,00 0,00 0,00
Barrundia 0,00 0,00 0,00
Berantevilla 0,00 0,00 0,00
Bernedo 1.016,00 813,00 203,00
Campezo/Kanpezu 13.215,00 10.572,00 2.643,00
Elburgo/Burgelu 3.184,00 2.547,00 637,00
Elciego 2.955,00 2.364,00 591,00
Elvillar/Bilar 0,00 0,00 0,00
Harana/Valle de Arana 0,00 0,00 0,00
Iruña Oka/Iruña de Oca 35.970,00 28.776,00 7.194,00
Iruraiz-Gauna 828,00 662,00 166,00
Kripan 0,00 0,00 0,00
Kuartango 0,00 0,00 0,00
Labastida/Bastida 17.539,00 14.031,00 3.508,00
Lagrán 0,00 0,00 0,00
Laguardia 8.176,00 6.541,00 1.635,00
Lanciego/Lantziego 2.940,00 2.352,00 588,00
Lantarón 1.683,00 1.346,00 337,00
Lapuebla de Labarca 1.251,00 1.001,00 250,00
Laudio/Llodio 272.402,00 217.922,00 54.480,00
Legutiano 22.038,00 17.630,00 4.408,00
Leza 0,00 0,00 0,00
Moreda de Álava 0,00 0,00 0,00
Navaridas 0,00 0,00 0,00
Okondo 12.491,00 9.993,00 2.498,00
Oyón-Oion 34.682,00 27.746,00 6.936,00
Peñacerrada-Urizaharra 989,00 791,00 198,00
Erriberagoitia / Ribera Alta 5.549,00 4.439,00 1.110,00
Ribera Baja/Erribera Beitia 2.545,00 2.036,00 509,00
Salvatierra/Agurain 162.114,00 129.691,00 32.423,00
Samaniego 0,00 0,00 0,00
San Millán/Donemiliaga 0,00 0,00 0,00
Urkabustaiz 12.052,00 9.642,00 2.410,00
Valdegovía/Gaubea 2.040,00 1.632,00 408,00
Villabuena de Álava / Eskuernaga 0,00 0,00 0,00
Vitoria-Gasteiz 4.411.652,00 3.529.322,00 882.330,00
Yécora/Iekora 0,00 0,00 0,00
Zalduondo 0,00 0,00 0,00
Zambrana 2.998,00 2.398,00 600,00
Zigoitia 1.477,00 1.182,00 295,00
Zuia 21.534,00 17.227,00 4.307,00
Araba guztira
Total Álava 5.308.468,00 4.246.775,00 1.061.693,00
BIZKAIKO LH
T. H. BIZKAIA 2008ko azken esleipena
Asignación final 2008 % 80
80% % 20
20%
Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena 150.127,00 120.102,00 30.025,00
Ajangiz 2.773,00 2.218,00 555,00
Alonsotegi 63.284,00 50.627,00 12.657,00
Amorebieta-Etxano 206.100,00 164.880,00 41.220,00
Arakaldo 1.744,00 1.395,00 349,00
Arrankundiaga 4.814,00 3.851,00 963,00
Arrigorriaga 210.000,00 168.000,00 42.000,00
Balmaseda 98.874,00 79.099,00 19.775,00
Barakaldo 1.836.813,00 1.469.450,00 367.363,00
Basauri 654.293,00 523.434,00 130.859,00
Bermeo 307.975,00 246.380,00 61.595,00
Bérriz 53.361,00 42.689,00 10.672,00
Bilbao 10.991.393,00 8.793.114,00 2.198.279,00
Erandio 665.007,00 532.006,00 133.001,00
Ereño 1.777,00 1.422,00 355,00
Ermua 275.183,00 220.146,00 55.037,00
Etxebarri 142.863,00 114.290,00 28.573,00
Galdakao 327.374,00 261.899,00 65.475,00
Gatika 13.000,00 10.400,00 2.600,00
Getxo 1.426.139,00 1.140.911,00 285.228,00
Leioa 572.025,00 457.620,00 114.405,00
Mallabia 10.831,00 8.665,00 2.166,00
Maruri-Jatabe 6.098,00 4.878,00 1.220,00
Muskiz 107.982,00 86.386,00 21.596,00
Nabarniz 2.553,00 2.042,00 511,00
Orozko 24.266,00 19.413,00 4.853,00
Ortuella 176.004,00 140.803,00 35.201,00
Portugalete 800.195,00 640.156,00 160.039,00
Santurtzi 1.066.656,00 853.325,00 213.331,00
Sestao 796.311,00 637.049,00 159.262,00
Ugao-Miraballes 47.116,00 37.693,00 9.423,00
Urduña-Orduña 75.194,00 60.155,00 15.039,00
Valle de Trápaga-Trapagaran 193.697,00 154.958,00 38.739,00
Zaratamo 26.252,00 21.002,00 5.250,00
Zeberio 16.942,00 13.554,00 3.388,00
Zierbena 10.187,00 8.150,00 2.037,00
Consorcio Mungia 290.000,00 232.000,00 58.000,00
Manc Arratia 177.755,00 142.204,00 35.551,00
Manc Busturialdea 495.140,00 396.112,00 99.028,00
Manc Durango 476.125,00 380.900,00 95.225,00
Manc Encartaciones 394.203,00 315.362,00 78.841,00
Manc Lea-Artibai 271.178,00 216.942,00 54.236,00
Manc Lea-Ibarra 19.000,00 15.200,00 3.800,00
Manc Txorierri 170.684,00 136.547,00 34.137,00
Manc Uribe Kosta 418.797,00 335.038,00 83.759,00
Bizkaia guztira
Total Bizkaia 24.078.085,00 19.262.467,00 4.815.618,00
GIPUZKOAKO LH
T. H. GIPUZKOA 2008ko azken esleipena
Asignación final 2008 % 80
80% % 20
20%
Abaltzisketa 1.146,00 917,00 229,00
Aia 15.350,00 12.280,00 3.070,00
Aizarnazabal 6.165,00 4.932,00 1.233,00
Alegia 24.427,00 19.542,00 4.885,00
Altzaga 1.000,00 800,00 200,00
Altzo 2.392,50 1.914,00 478,50
Amezketa 3.845,00 3.076,00 769,00
Andoain 190.889,00 152.711,00 38.178,00
Anoeta 17.226,00 13.781,00 3.445,00
Arama 1.000,00 800,00 200,00
Aretxabaleta 46.685,00 37.348,00 9.337,00
Arrasate/Mondragón 185.000,00 148.000,00 37.000,00
Asteasu 13.273,00 10.618,00 2.655,00
Astigarraga 42.000,00 33.600,00 8.400,00
Ataun 8.014,00 6.411,00 1.603,00
Azkoitia 115.662,00 92.530,00 23.132,00
Azpeitia 147.954,00 118.363,00 29.591,00
Baliarrain 1.000,00 800,00 200,00
Beasain 117.374,00 93.899,00 23.475,00
Berastegi 5.041,00 4.033,00 1.008,00
Bergara 136.074,00 108.859,00 27.215,00
Berrobi 3.315,00 2.652,00 663,00
Deba 36.077,00 28.862,00 7.215,00
Donostia-San Sebastián 2.885.443,00 2.308.354,00 577.089,00
Eibar 354.662,00 283.730,00 70.932,00
Elduain 1.138,00 910,00 228,00
Elgoibar 102.174,00 81.739,00 20.435,00
Errenteria 564.268,00 451.414,00 112.854,00
Eskoriatza 23.000,00 18.400,00 4.600,00
Ezkio-Itxaso 3.404,00 2.723,00 681,00
Gabiria 3.500,00 2.800,00 700,00
Gaintza 1.000,00 800,00 200,00
Getaria 19.200,00 15.360,00 3.840,00
Hernani 212.024,00 169.619,00 42.405,00
Hernialde 2.696,00 2.157,00 539,00
Hondarribia 169.694,00 135.755,00 33.939,00
Ibarra 46.500,00 37.200,00 9.300,00
Idiazabal 12.772,00 10.218,00 2.554,00
Ikaztegieta 6.505,00 5.204,00 1.301,00
Irun 968.888,00 775.110,00 193.778,00
Irura 10.973,00 8.778,00 2.195,00
Itsasondo 4.540,00 3.632,00 908,00
Lasarte-Oria 234.949,00 187.959,00 46.990,00
Lazkao 47.572,00 38.058,00 9.514,00
Legazpi 54.899,00 43.919,00 10.980,00
Legorreta 14.000,00 11.200,00 2.800,00
Lezo 63.085,00 50.468,00 12.617,00
Lizartza 5.000,00 4.000,00 1.000,00
Mendaro 13.102,00 10.482,00 2.620,00
Mutiloa 750,00 600,00 150,00
Mutriku 31.812,50 25.450,00 6.362,50
Oiartzun 111.991,00 89.593,00 22.398,00
Olaberria 6.702,00 5.362,00 1.340,00
Oñati 77.737,00 62.190,00 15.547,00
Ordizia 94.810,00 75.848,00 18.962,00
Orendain 1.000,00 800,00 200,00
Orio 34.298,00 27.438,00 6.860,00
Ormaiztegi 6.602,00 5.282,00 1.320,00
Pasaia 263.816,00 211.053,00 52.763,00
Segura 8.411,00 6.729,00 1.682,00
Soraluze-Placencia de las Armas 59.024,00 47.219,00 11.805,00
Tolosa 233.007,00 186.406,00 46.601,00
Urnieta 65.489,00 52.391,00 13.098,00
Urretxu 78.697,00 62.958,00 15.739,00
Usurbil 60.342,00 48.274,00 12.068,00
Villabona 66.205,00 52.964,00 13.241,00
Zaldibia 13.822,00 11.058,00 2.764,00
Zarautz 125.673,00 100.538,00 25.135,00
Zegama 10.445,00 8.356,00 2.089,00
Zerain 1.147,00 918,00 229,00
Zestoa 35.000,00 28.000,00 7.000,00
Zumaia 86.264,00 69.011,00 17.253,00
Zumarraga 107.024,00 85.619,00 21.405,00
Manc Uli 7.500,00 6.000,00 1.500,00
Manc Saiaz 9.308,00 7.446,00 1.862,00
Manc Aiztondo 43.616,00 34.893,00 8.723,00
Manc Bideberri 27.057,00 21.646,00 5.411,00
Gipuzkoa guztira
Total Gipuzkoa 8.613.447,00 6.890.759,00 1.722.688,00
Guztira
Total 38.000.000,00 30.400.001,00 7.599.999,00