Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2008ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7049

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Erdi-mailako Teknikarien Kidegoan (Meatze Ingeniaritza Teknikoko aukeran) sartzeko hautaketa-prozesuan aukeratutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrenda aditzera ematen duena.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko urriaren 30eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Erdi-mailako Teknikarien Kidegoan (Meatze Ingeniaritza Teknikoko aukeran) sartzeko hautaketa-prozesurako deia egin zen. Agindu hori 2007ko azaroaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

2008ko urriaren 14an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen aukeratutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin-behineko zerrenda, eta erreklamazioak aurkezteko hamar (10) egun balioduneko epea ezarri zen.

Deialdiaren oinarri orokorren 8.4 eta 9. paragrafoei jarraituz, erreklamazioen epea amaituta, eta horiek ebatzita, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, ebazpen bidez, aukeratutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du.

Hori dela eta,

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.- Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta eta erraklamazioak aztertu ondoren, aukeratutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrenda onartzea (I. eranskina) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (www.ivap.org) web orrian eta IVAPeko iragarki-tauletan argitaratzeko agindua ematea.

Bigarren artikulua.- Hogei (20) egun naturaleko epea ematea deialdiaren oinarri orokorretako 9.1 paragrafoan aipatzen diren dokumentuak Funtzio Publiko Zuzendaritzan aurkezteko.

Hirugarren artikulua.- Ebazpen honen beste alderdien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da ebatzi duen organoari zein Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari zuzenduta. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondokoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 4a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

I. ERANSKINA / ANEXO I

ESLEIPEN ZERRENDA

LISTADO DE ADJUDICACIONES

KIDEGOA:

CUERPO: 407 E.-M.T.AUKERA: MEATZE INGENIARITZA TEKNIKOA

T.G.M.OPCIÓN: INGENIERÍA TÉCNICA DE MINAS TXANDA:

TURNO: IREKIA

LIBRE

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

APELLIDOS Y NOMBRE LANP

PUESTO LANPOSTUAREN IZENA

DENOMINACIÓN PUESTO DOT

DOT SAILA/ERAKUNDEA

DPTO/ORGANISMO ADM.EGITURAREN CENTRO ORGÁNICO ATALA LAN-EGOITZA

DESTINO D.O. B.O.

C.D. C.E.

30651166 BURGOS DEL VALLE, JUDITH 510150 MEATEGIETAKO TEK.

TÉCNICA/O DE MINAS 5 IND,MERKA,TURISMO

IND,COMER,TURISMO ARABAKO L. BULEGOA

OF. T. ÁLAVA VITORIA-GASTEIZ 25 III-A

30570544 GONZALEZ OLAORTUA, ARTURO 510150 MEATEGIETAKO TEK.

TÉCNICA/O DE MINAS 3 IND,MERKA,TURISMO

IND,COMER,TURISMO GIPUZKOAKO L. BULEGO

OF. T. GIPUZKOA DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 25 III-A


Azterketa dokumentala