243. zk., 2008ko abenduaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
7048
AGINDUA, 2008ko abenduaren 4koa, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, irailaren 15eko JUS/2978/2006 Aginduaz Euskal Autonomia Erkidegoan dei egindako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioei (txanda irekia) lantokiak esleitzeko dena.
Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioak lanera sartzeko, lanpostuak hornitzeko eta lanpostuz igotzeko Arautegia onartu zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuko 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoa betez, 2008ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidegoko funtzionarioei (txanda irekia) I. eranskinean zerrendatzen diren organo judizial eta fiskaletan destinoak esleitzea ebatzi dut, honakoak kontuan hartuta:
Lehenengoa.- Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioek egutegiko hogei eguneko epean hartu beharko dute jabetzan haien kargua, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, edo, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean batera argitaratu ezean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, aipatutako errege-dekretuko 29. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Lanpostu-jabetzea Giza Baliabideen zuzendariaren edo hark eskuordetutako funtzionarioaren aurrean egingo da, Gipuzkoako EATan edo Eusko Jaurlaritzaren Vitoria-Gasteizko egoitzan dagoen Giza Baliabideen Zuzendaritzan, esleitutako destinoari dagokion lurraldearen arabera.
Adierazi beharra dago abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuko 24. artikuluko 3. paragrafoaren arabera hautagaiak praktiketako funtzionario gisa ariko direla lanean, karrerako funtzionario-kargua jabetzan hartu arte.
Bigarrena.- Hautaprobak gainditu dituzten hautagaiei esleitzen zaizkien lanpostuak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek titularra lanpostuaz jabetzen den egunean utziko dute lanpostua.
Hirugarrena.- Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatutako Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikuluarekin bat etorriz Justizia Administrazioko langileei aplika dakiekeen Justizia Administrazioko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea betez, dagoeneko karrerako funtzionarioak diren hautagaiek lanpostuaz jabetzeko aktan adierazi beharko dute egin duten aukera.
Laugarrena.- Agindu honen bidez lantokia esleitzen zaien Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioek, kalifikazio-hurrenkera dela-eta lantokia derrigorrean esleitzen bazaie ere, agindu honen datatik zenbatzen hasita bi urte igaro arte ezin izango dute lekualdatze-lehiaketetan parte hartu. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bosgarrena.- 2008ko urriaren 1eko Aginduaren bidez (2008ko urriaren 15eko BOE eta EHAA) izangaiei eskaini eta agindu honen ondorioz esleitzen ez diren plazek hutsik jarraituko dute.
Agindu honen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epeak bi kasuetan.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 4a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.
ERANSKINA
Hurrenkera-zk. NAN Abizenak Izena Esleitut ako destinoa Udalerria Probintzia
1 14611398 Martín Montes Concepción Lehen Auzialdiko 4. Zk.ko Epaitegia 4 Vitoria-Gasteiz Araba
2 34085397 Blanes Mogollón Rosana Lan Arloko 4 Zenbakiko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa
3 30600185 Jiménez Martín Miguel Lehen Auzialdiko 3. Zk.ko Epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba
4 18600168 Medina Marcos Miriam Lehen Auzialdiko 2. Zk.ko Epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba
5 72028646 Gómez Martinez Carlos Probintzia Auzitegia-Zerbitzu Orokorra Donostia-San Sebastián Gipuzkoa
6 7859542 Garcia Garcia Maria Angeles Lan Arloko 4 Zenbakiko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa
7 45552070 Caballero Lasheras M.ª del Rosario Zigor Arloko Betearazpenen Eta Izapideen Bulegoa Donostia-San Sebastián Gipuzkoa
8 20184561 Villarroya Lajas Soraya Instrukzioko 1 Zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa
9 78880644 Guemes Montes Mónica Lan Arloko 3 Zenbakiko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa
10 20212874 Tarin Gregori Eva Instrukzioko 2 Zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa
11 78897825 Cortazar Abraido Kepa Zigor Arloko 1 Zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa
12 15937576 Unzu Iraola Jesus Javier Lehen Auzialdiko 7. Zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa
13 70808996 Lozano Fernandez Gema de África Zigor Arloko 5 Zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa
14 15875349 Oscoz Gorriti Maria Asunción Lehen Auzialdiko 1 Zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa
15 11438950 Rey Gallegos Benita Zigor Arloko 4 Zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa