Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2008ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

ESS Bilbao Partzuergoa
6944

IRAGARKIA, Neutroien Espalaziorako Iturri Europearra helburu duen I+G «Preparatory Phase» Europako proiektuaren zuzendaritzari -proiektu horretan ESS Bilbaok eskaini behar duen ekarpenaren barruan- laguntza teknikoa emateko espedienteari dagokiona (08/005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Consorcio ESS Bilbao.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Consorcio ESS Bilbao-ko Batzorde Betearazlearen Lehendakaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 08/005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

Helburua: Neutroien Espalaziorako Iturri Europearra helburu duen I+G «Preparatory Phase» Europako proiektuaren zuzendaritzari -proiektu horretan ESS Bilbaok eskaini behar duen ekarpenaren barruan- laguntza teknikoa ematea (08/005 espedientea).

a) ESS Bilbao Partzuergoaren I+G «Preparatory Phase».

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: ESS Bilbao Partzuergoa; Kale Nagusia, 35 - 2. solairua, Bilbao (Bizkaia).

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 80.000,00 euro (BEZa barne).

5.– Fidantzak.

a) Behin-behineko fidantza: ez.

b) Behin betiko fidantza: lizitazioaren aurrekontuaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Consorcio ESS Bilbao.

b) Helbidea: Kale Nagusia 35, 2.

c) Herria eta posta-kodea: 48009 Bilbao.

d) Telefonoa: 94 607 66 25.

e) Telefaxa: 94 607 66 21.

Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko abenduaren 22a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da beharrezkoa.

b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 22. puntuan zehaztutakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 9a, 10:00ak.

b) Dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen agirien pleguan zehaztutako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua: Consorcio ESS Bilbao; Kale Nagusia, 35 - 2. 48.009 Bilbao (Bizkaia). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Aurkezteko jarritako epean bidaltzen diren eskaintzei dagokienez, egun horretan bertan egiaztatu beharko da eskaintza posta-bulegoan zein egunetan jarri den; halaber, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko jarritako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko.

d) Eskaintzari eusteko nahitaezko epea: 2009ko ekainaren 30era arte.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea eta lekua: Consorcio ESS Bilbao; Kale Nagusia, 35 - 2. 48.009 Bilbao (Bizkaia).

c) Eguna: 2009ko urtarrilaren 15a.

c) Ordua: 11:00.

10.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Bilbao, 2008ko azaroaren 24a.

Consorcio ESS Bilbao-ko idazkaria,

CRISTINA OYON ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala