Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2008ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
6942

IRAGARKIA, helduen B hepatitisaren kontrako txertoaren 15.500 dosi eta 13 urte arteko haurren eta nerabeen B hepatitisaren kontrako txertoaren 47.000 dosi eskuratzea helburu duen kontratua esleitzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 12/2009-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: helduen nahiz 13 urte arteko haurren eta nerabeen B hepatitisaren aurkako txertoak eskuratzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: 15.500 eta 47.000 dosi.

c) Loteak eta kopurua: bai, bi (2).

1. lotea: helduen B hepatitisaren kontrako txertoaren 15.500 dosi eskuratzea.

2. lotea: 13 urte arteko haurren eta nerabeen B hepatitisaren aurkako txertoaren 47.000 dosi eskuratzea.

d) Entregatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 10. puntuan zehaztutakoak.

e) Entregatzeko epea: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 5. puntuan zehaztutakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: aurretiazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat balorazio-irizpide aplikatuz.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Helduen B hepatitisa, dosi bakoitzaren prezioa: 10,75 euro; haurren eta nerabeen B hepatitisa: 6,58 euro, BEZik gabe.

Guztira: 475.885,00 euro, BEZik gabe. BEZa: 19.035,40 euro.

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: 1. lotea: 8.331,25 euro; eta 2. lotea: 15.463,00 euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 91 76.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: goian aipatutako lekuan jaso ahal izango dira eskabideak, doan, 2009ko urtarrilaren 4a arte.

7.– Kontratistaren betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29,1. eta 29,3. puntuetan zehaztutakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 7a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan eta administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 29.1 eta 29.3 puntuetan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera zenbatuta.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2009ko urtarrilaren 12a.

e) Ordua: 10:30ak.

10.– Bestelako argibideak. Hauek dira eskaintzak baloratzeko irizpideak:

a) Prezioa: % 70.

b) Aurkezpena: % 20.

c) Entregatzeko epea hobetzea: % 5.

d) Iraungitzea: % 5.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2008-11-26.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 26a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala