Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2008ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6940

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Aranbizkarra LHIn psikomotrizitate gelak eta jantokia eraikitzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Administrazio eta dirubideen zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: CO/22/09.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Vitoria-Gasteizko Aranbizkarra LHIn psikomotrizitate gelak eta jantokia eraikitzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 12 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: irizpide bakarra.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 735.005,45 euro (BEZa barne).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza -Unitate Teknikoa-.

b) Helbidea: San Prudentzio kalea, 18, Behea.

c) Herria eta posta kodea: 01005 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 72 37.

e) Faxa: 945 01 72 01.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 2a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C Taldea, 2 Azpitaldea, d Kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 31. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 8ko 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1. -Vitoria-Gasteiz- Lakua II, 3. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua II, hirugarren solairua -bilera aretoa-.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2009ko urtarrilaren 21a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 21a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.


Azterketa dokumentala