Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2008ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
6938

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 5ekoa, Ingurumen sailburuordearena, Berantevillako udalerrian Bionor Berantevilla, S.L.U enpresak sustatzen duen biodiesela ekoizteko instalazioak handitzeko proiektuak ingurumenean duen eraginaren ebaluaziorik ez eskatzeko eta funtsezko aldaketatzat ez jotzeko erabakia hartzeko dena.

Ingurumen sailburuordearen 2008ko maiatzaren 13ko ebazpenaren bidez, Arabako Berantevillako udalerrian Bionor Berantevilla, S.L.U enpresak sustatzen duen biodiesela ekoizteko jarduerari dagokion ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena egiten da, eta ingurumen baimen bateratua ematen da.

2008ko maiatzaren 26an, aipatutako ebazpenean baimendutako proiektua aldatzea eskatu zuen Bionor Berantevilla, S.L.U enpresak, Ingurumen Sailburuordetza honetan.

2008ko ekainaren 17an kontsulta egin zitzaien organismo eta erakunde ezberdinei proiektu horrek ingurumenean duen eragina ebaluatu behar ote zen ala ez, eta ebaluazioa beharko balu, ingurumenean izango lukeen eraginaren gaineko azterlanaren edukia eta norainokoa jakiteko.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean xedatutakoa betez, ingurumeneko baimen bateratua behar da, 1. eranskinean jasota ageri diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, lekuz aldatu eta instalazio horietan funtsezko aldaketaren bat egiteko. 4.1.b) atalean daude jasota oinarrizko produktu kimiko organikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak. Bereziki, honako produktu hauenak: Hidrokarburo oxigenatuak; hala nola, alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido organikoak, esterrak, azetatoak, eterrak, peroxidoak, erretxinak, epoxidoak.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluaren arabera, ingurumen-baimen bateratuaren menpe dagoen instalazio baten aldaketa, funtsezkoa izan daiteke edo ez. Aldaketa funtsezkoa den ala ez esateko, segurtasunean, pertsonen osasunean eta ingurumenean duen eragina hartuko da kontuan, aipatutako artikuluaren 2. atalean jasotako irizpideei jarraituz.

Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 50. artikuluak ezartzen duenez, Legearen 1. eranskinean jasotako plan edo proiektu bat, dagoeneko baimenduta edo burututa dagoena nahiz burutzen ari dena, aldatu edo handitu nahi bada, proiektu horrek ingurumenean izan dezakeen eragina ebaluatzeko prozedura bete behar du, baldin eta ingurumenean kalteak eragin baditzake. Horrela, instalazio kimiko integratuak I.B eranskineko 8.1.1 atalean daude jasota: ingurumenaren gaineko banakako ebaluazioaren prozedura bete behar duten proiektu eta instalazioei buruzkoan. Hainbat unitate funtzionalki elkarri lotuta dituzten instalazioak dira, eta, eraldaketa kimikoaren bidez, substantziak industria-mailan fabrikatzen dituzte, oinarrizko produktu kimiko organikoak ekoizteko.

Urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege De­kretuaren 3. artikulua aplikatuz (dekretu horren bidez onartu zen proiektuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko testu bategina) eta II. eranskineko 9.k atalarekin bat eginez, I. eta II. eranskinetan ageri diren proiektuek, dagoeneko baimenduta edo burututa daudenek nahiz burutzen ari direnek, ingurumenean izan dezaketen eraginaren ebaluazioa behar dute. I. eranskineko 5. taldeko a.1 atalean daude jasota instalazio kimiko integratuak; hainbat unitate funtzionalki elkarri lotuta dituzten instalazioak dira, eta, eraldaketa kimikoaren bidez, substantziak industria-mailan fabrikatzen dituzte, oinarrizko produktu kimiko organikoak ekoizteko.

Urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege De­kretuaren 16. artikuluaren arabera, II. eranskineko proiekturen bat gauzatu nahi duen pertsona fisiko edo juridikoak autonomia erkidego bakoitzak zehazten duen ingurumen-organoari eskatuko dio proiektu horrek ingurumenean izan dezakeen eraginaren ebaluazioa behar duen ala ez adierazteko, III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

Arau horren 17. artikuluan ezartzen denez, goiko artikuluan aipatu den eskaera jasotzen duen organoak adieraziko du ea, autonomia erkidego bakoitzak ezarritako epean, proiektuak ingurumenean duen eraginaren ebaluazioa aurkeztu behar den ala ez. Alabaina, aldez aurretik, proiektuak eragiten dien administrazio, pertsona eta erakundeei egingo zaie kontsulta, eta proiektuaren ingurumen-agiria bidaliko zaie.

Berantevillako udalerrian Bionor Berantevilla, S.L.U enpresak sustatzen duen biodiesela ekoizteko instalazioen handitzeko proiektuak ingurumenean duen eraginaren ebaluazioa behar duen ala ez erabakitzeko kontsulten izapidean ez da jaso aipatutako aldaketaren kontrako erantzunik.

Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, Bionor Berantevilla S.L.U enpresak biodiesela ekoizteko instalazioetan egin nahi duen aldaketa hauxe da: industrialdean bere instalazioen aldamenean hutsik dauden bi lurzati eranstea eta lurzati bateratuko instalazioen banaketa berritzea.

Emandako datuak ikusita, aurreikusten den hedapenak azalera 12.742,00 m²-tik 17.998,40 m²-ra handitzea ekarriko du, eta lurzati berrian hurrengo instalazio hauek kokatzea: urtean 100.000 t SME/PME ekoizteko nabea (II. fasea) eta zerbitzugune atxikia, SME/PME linearako findutako olioak biltzeko upeltxoa eta olio-tangak, metanol eta sodio metilatoa biltzeko upeltxoa, metanola biltzeko tanga eta sodio metilatoa biltzeko tanga, bukatutako produktuak biltzeko upeltxoa, SME/PME esterra biltzeko tangak eta glizerina biltzeko tangak, azidoen upeltxoa eta azido klorhidrikoaren tangak, baseen upeltxoa eta sodio hidroxidoa biltzeko tangak, hondakinak biltzeko gunea, andelak kargatzeko toki berria eta gaiak bereizteko baltsa berria.

Proposatutako aldaketarekin, ez dira handitzen ez instalazioak dituen isuriak eta ez ekoizpen-ahalmena ere, eta hortaz, bertan sortutako hondakinak ere ez.

Ondoko araudia aztertu da: Euskal Herriko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatuta), eta ezar daitekeen gainerako araudi orokorra eta berariazkoa,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Berantevillako udalerrian Bionor Berantevilla, S.L.U enpresak sustatzen duen biodiesela ekoizteko instalazioak handitzeko proiektuak ingurumenean duen eraginaren ebaluaziorik ez eskatzea.

2. artikulua.– Berantevillako udalerrian (Araba) Bionor Berantevilla, S.L.U enpresak sustatzen duen biodiesela ekoizteko instalazioak handitzeko proiektua funtsezko aldaketatzat ez jotzea, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen ondorioetarako.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

4. artikulua.– Proposatutako aldaketa, Ingurumen sailburuordearen 2008ko maiatzaren 13ko ebazpenean jasotako betebeharrak eta eraikuntza eta funtzionamendurako baldintza orokorrak jarraituz egingo da. Ebazpen horren bidez, ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena egin zen, eta ingurumen-baimen bateratua eman zitzaion Arabako Berantevillako udalerrian Bionor Berantevilla, S.L.U enpresak sustatzen duen biodiesela ekoizteko jarduerari.

5. artikulua.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita; hori guztia Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta ondorengo artikuluetan xedatukoari jarraituz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 5a.

Ingurumen sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala