Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2008ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6937

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 20koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena. Honen bidez, ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programetarako bi laguntza bigarren aldiz berritzea ebazten da (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko maiatzaren 7ko Aginduaren bitartez egin zen laguntza horietarako deia).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko maiatzaren 7ko Aginduaren bitartez (maiatzaren 9ko EHAA) Ikertzaileak Prestatzeko eta hobetzeko laguntza berrietarako deia egin eta laguntza horiek arautu ziren. Agindu horren 14. eta 26. artikuluek, berriz, 2007-2008 ikasturtean emandako laguntzak 2008-2009an berritzea aurreikusten dute ikertzaileak prestatzeko doktorego aurreko laguntzen programaren esparruan, hain zuzen ere AE, AK eta B modalitateetan.

Laguntzak bigarren eta hirugarren aldiz berritzeko eskaerak aurkezteko epea amaitu da. 2008ko maiatzaren 7ko Aginduak ezarritakoa betetzeko, kontuan hartu ziren eskabideen ebaluazioa eta ebaluazio-batzordearen proposamena; ondorioz, Hezkuntza eta Ikerketa sailburuordearen 2008ko irailaren 22ko Ebazpenaren bitartez, laguntza horiek bigarren eta hirugarren aldiz berriztatzea ebatzi zen.

Hala ere, bi ikertzaile maiatzaren 7ko Aginduaren 14. artikuluko 2.2.1 puntuko e) idatz-zatian aurreikusitako eskumenaz baliatu dira, eta deialdiak aurreikusitakoaren ondoren bete dituzte baldintzak. Hori dela eta, berritu egin ahal dira. Hori guztia dela eta, berritzeko eskabide horren ebaluazioa eta ebaluazio-batzordearen proposamena kontuan hartuz, hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Ikertzaileak prestatzeko laguntza 2008-2009 ikasturtean berritzea I. eranskinean ageri diren onuradunei. Prestatzen diharduten ikertzaile horien egoera juridikoa bekatik praktikaldiko kontratura aldatuko da 2008ko abenduaren 1ean.

Bigarrena.- Berriztatze horiei dagokien laguntza ematea I. eranskinean ageri diren eta prestatzen diharduten ikertzaileen ezarpen-zentroei, dagokien praktikaldiko kontratua finantza dezaten, II. eranskinean ezarritako zenbatekoen arabera. Praktikako kontratu hori 2008ko abenduaren 1etik 2009ko irailaren 30 arte luzatuko da.

Hirugarrena.- Berriztatze horiei dagozkien laguntzak ezarpen-zentroei ordaintzea, kontratuen kopia eta zerga-arloko betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta diru-laguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak egunean edukitzearen erantzukizunpeko adierazpenak Politika Zientifikoko Zuzendaritzan jaso eta gero.

Laugarrena.- Ebazpen honetan ezarritako laguntzen zenbatekoa, iraupena eta laguntzez baliatzeko gainerako baldintzak 2008ko maiatzaren 7ko Aginduak xedatu duenetik ondorioztatzen dira.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluari eta hurrengoei jarraituz, beronen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 20a.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

IBONE AMEZAGA ARREGI.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Deialdia

Convocat. Mod. Abizenak/Izena

Apellidos/Nombre

2006 AE Fernández Ugalde Oihane

2006 AE Orive Gómez de Segura Joseba

II. ERANSKINA / ANEXO II

Ezarpen-Zentroa

Centro de Aplicación Ikertzaileak prestatzeko dirulaguntza

Ayuda para la formación de investigadores

UPV/EHU 19.257,29 euro/euros

Zentro honi atxikita dauden ikertzaileak

Personal investigador adscrito al centro Dirulaguntza

euroak/urteko

Dotación económica euros/año

2006 AE Orive Gómez de Segura Joseba 19.257,29

Ezarpen-Zentroa

Centro de Aplicación Ikertzaileak prestatzeko dirulaguntza

Ayuda para la formación de investigadores

Universidad Pública de Navarra 19.257,29 euro/euros

Zentro honi atxikita dauden ikertzaileak

Personal investigador adscrito al centro Dirulaguntza

euroak/urteko

Dotación económica euros/año

2006 AE Fernández Ugalde Oihane 19.257,29


Azterketa dokumentala