Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2008ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6932

AGINDUA, 2008ko abenduaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Helduen Hezkuntzako eta Irakaskuntza Ertainetako ikastetxe publikoetan Zereginak Ikasteko Ikasgeletan lanpostuak betetzeko deialdiak iragartzen dituena.

Maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzako Lege Organikoaren seigarren xedapen gehigarriak, 3. idatz-zatian, eta urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuak, - azaroaren 28ko 1964/2008 Errege Dekretuak aldatua - ezartzen dute eskudantza duten hezkuntza administrazio publikoek nazio-mailako lekualdatze-lehiaketak modu koordinatuan deituko dituztela, hartara interesatuek ekintza bakar batean horietan guztietan parte hartu ahal izan dezaten eta horien ebazpenetik kidego berean destino bakar bat lortu ahal izateko.

Aurrekoa aplikatuta, deialdi hauetan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere garaian finkatuko dituen Helduen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko eta Irakaskuntza Ertainetako ikastetxe publikoetako zereginen ikasketako ikasgeletako lanpostu hutsak beteko dira, hain zuzen, urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuak aldatzen duen uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako lanpostuak.

Era berean, eta uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuaren babesean, lehiaketaren aurreko prozesuen deialdia egiten da, zehaztutako lanpostuetan hutsik daudenak estaltzeko.

Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioaren 2008ko abenduaren 1eko ESD/3473/2008 Aginduaren bidez prozedura-arauak zehazten dira, maiatzaren 3ko Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat 2008-2009 ikasturtean deitu behar diren estatu mailako lekualdatze-lehiaketei aplikatzeko.

Agindu horren helburua honakoa da: beharrezkoak diren prozedura-arauak ezartzea nazio-mailako lekualdatze-lehiaketak modu koordinatuan egin ahal izateko, eta horrela irakaskuntzako funtzionario publiko guztiek baldintza beretan parte hartzea ziurtatzeko.

Horri jarraiki, eta aipatutako arauetan aurreikusitakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak honako deialdiak iragartzea xedatu du:

DEIALDIAK

1.- Deialdia, ikastetxe batean behin betiko destinoa eduki eta orain artean betetzen zuten lanpostua ezabatu edo aldatu zaien maisu-maistrek eta horretarako gaitasunik ez duten maisu-maistrek ikastetxe bereko beste lanpostu batekiko atxikipena eska dezaten, azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuak aldatu egin duen uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuaren 6. eta 17. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

2.- Deialdia, alde batetik, azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuak aldatutako eta urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuko e) idatz-zatiak partzialki indargabetutako 895/1989 Errege Dekretuaren 18. artikuluan, eta bestetik, urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarrian aipatzen diren egoeretako batean dauden maisu-maistrak beren destinoa herri edo eskualde jakin batean lortzeko lehentasun-eskubideaz balia daitezen.

3.- Deialdia, urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren 1. artikuluan eta otsailaren 19ko 2/1993 Legeko 23. artikuluan jaso eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko hezkuntzako irakasleen kidegoarentzako den nazio-mailako lekualdatze-lehiaketarako.

Lekualdatze-lehiaketa honetan sartzen diren lanpostuak hauek dira: bat, deialdia argitaratzerakoan hutsik dauden lanpostuak; bi, 2008ko abenduaren 31 baino lehen sortu diren hutsak; eta lehiaketa ebazterakoan sortzen direnak. Horiez gain, derrigorrezko erretiroak direla-eta, 2008-2009 ikasturtea amaitu artean sortzen diren lanpostu hutsak ere gehitu ahal izango dira. Deialdi guztiotan hornituko dira bere garaian zehaztuko diren postu hutsak. Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko lehen Xedapen Iragankorrak, Hezkuntza Sistemako Ordenamendu Orokorreko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko laugarren Xedapen Iragankorra aplikatzean, ezartzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan behar adinako postu hutseko portzentaia bat gordetzea Maisu/maistren Kidegoko funtzionarioentzat. Horri jarraiki eta hezkuntza-plangintzaren ondoriozko premien arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko lanpostuetara behin betiko atxikita dauden Maisu-Maistren Kidegoko funtzionarioei hutsik dauden lanpostuak eskainiko zaizkie. Hala ere, lanpostu horiek aurrerantzean ere indarrean jarraituko dutela ohartemanda egon beharko da hezkuntzarako plangintza orokorrean.

Lanpostu hutsak definitzeko akats bat gertatzen bada edo lanpostu horren funtzionamendua eskola-plangintzan aurreikusten ez bada, lanpostu huts horiek ezabatuko dira.

Beste herri batzuetako ikastetxeetan dauden lanpostu edo plazak dituzten ikastetxeetan, eskatutako ikastetxera atxikita dauden edozein herritan emango dituzte zerbitzuak horietan destinoa lortzen duten irakasleek.

1.- Berradskripzioko deialdia ikastetxean.

Deialdia, beren behin betiko destinoa ikastetxe batean eduki eta orain arte betetzen zuten lanpostua ezabatu edo aldatzearen eragina jasan duten maisu-maistrek eta azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuak aldatu egin duen uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuaren 6. eta 17. artikuluetan xedatutakoaren arabera horretarako gaitu gabe egonik lanpostu bati atxikitakoek ikastetxe bereko beste lanpostu bati atxikitzeko eska dezaten.

Oinarri-arauak ondoren aipatzen direnak dira:

I.- Parte-hartzaileak.

Lehenengoa.- a) Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute behin betiko zuten lanpostua ezabatu edo aldatzearen eragina jasan duten eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko maisu-maistren kidegokoak diren karrerako funtzionarioek.

b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aginduen bidez dei egindako atxikipenen ondorioz lanpostua lortu eta horretarako gaitu gabe dauden Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko maisu-maistrek parte hartuko dute, beren borondatez, uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuko azken xedapenetatik bigarrenean (bis) jasotako berratxikipen prozesuan; eta hori, urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuko (urriaren 6ko BOE) gehigarrizko xedapenetatik hamargarrenean aurreikusitakoaren arabera. Eurak horretarako gaituta egon eta hizkuntza-eskakizunari buruzko baldintza betetzen duten ikastetxeko lanpostu guztiak adieraziko dira eskabidean.

Bigarrena.- Lanpostua galdu edo aldez aurretik aipatutako aginduen bidez dei egindako atxikipenaren ondoren betetze-sistemaren baten bidez beste behin betiko destino bat lortu duten maisu-maistrek ezingo dute parte hartu deialdi honetan.

II.- Lehentasunak.

Hirugarrena.- Bakoitzaren egoerak adieraziko du destinoa lortzeko lehentasuna, I. oinarri-arauko lehenengo arauan zerrendatzen den lehentasun-hurrenkeraren arabera.

Laugarrena.- Egoera jakin baten barruan hainbat maisu-maistra badaude, behin betiko lez ikastetxean urterik gehien eramatea erabiliko da lehentasun-irizpide gisa. Ondorio horietarako, zerbitzu-aldian, zerbitzu berezietan eta behin betiko destinoa galtzea ez dakarten beste administrazio-egoera batzutan emandako denbora joko dira ikastetxeko antzinatasun lez.

Beren destinoa ikastetxe batean duten maisu-maistrek, bai xehatu egin delako edo beste ikastetxe batetik guztiz edo neurri batean aldatu direlako, destino horren behin betiko jabe lez izango duten antzinatasunen ondorioetarako, jatorrizko ikastetxeari dagokiona edukiko dute. Orain duten destinoaren justu aurrekoa ezabatu zaienekin ere berdin jokatuko da. Behin eta berriro beren lanpostua ezabatu zaien maisu-maistrei dagokienez, pilatze horrek, behin eta berriro ezabatu zaizkien ikastetxeetan behin betiko lez betetako zerbitzuak kontuan hartuko zaizkie.

Bosgarrena.- Antzinatasunean berdinketa gertatzen bada, maisu-maistren kidegoan karrerako funtzionario lez zerbitzuak betetzen egindako urteak izango dira erabakigarriak. Hori nahiko ez balitz, sartzeko promoziorik zaharrena hartuko da kontuan; eta horren barruan, maisu-maistren kidegoan sartzeko erabili zen aukeraketa prozeduran lortutako puntuaziorik handiena.

III.- Eskabideak.

Seigarrena.- Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea bete eta aurkeztu beharko dute, deialdien arau orokorren hemeretzigarren oinarritik hogeita hirugarrenera bitarte xedatutakoari jarraiki.

Euren eskabidean ikastetxeko lanpostuak sartuko dituzte, eta nahitaezkoa izango da deialdien arau orokorretan exijitutako berariazko eskakizunak betetzea.

Edonola ere, Administrazioak behar diren azalpen eta agiriak eskatu ahal izango dizkie lehiatzaileei, planteatutako zalantza eta erreklamazioak ebazteko.

Aurkeztutako dokumentazioaren egiatasunaren eran­tzuleak lehiatzaileak eurak izango dira. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta badago, lehiatzaileak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko du, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.

Hemeretzigarren oinarrian ezarritako epearen barruan lehiatzaile batek deialdi honetako kidego baterako eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, erregistratutako azken eskabidea baino ez da kontuan hartuko.

2.- Lehentasunezko eskubideko deialdia.

Deialdia, alde batetik, azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuak aldatutako eta urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuko e) idatz zatiak partzialki indargabetutako uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuaren 18. artikuluak, eta, bestetik, urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuak hamargarren xedapen gehigarrian aipatzen dituen egoeretako batean dauden maisu-maistrak beren destinoa herri edo eskualde jakin batean lortzeko lehentasun-eskubideaz balia daitezen.

Hauek dira oinarri-arauak:

I.- Parte-hartzaileak.

Lehenengoa.- Ondorengo idatz-zatietan adierazten diren egoeretariko batean dauden Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan, eta lehentasuna izango dute herri jakin batean destinoa lortzeko, behin bakarrik eta lanpostu hori hutsa dagoelako:

a) Administrazio-mailako ebazpen irmoaren indarrez herri batean destinoa lortzeko edo lehendik betetzen zuten lekuan berreskuratzeko eskubidea onartuta dutenek.

b) Herri berberean behin betiko zuten lanpostua ezabatu zaieneko maisu-maistrak. Lanpostua eraldatzea joko da ezabatze kasu lez, baldin eta titularrak lanpostu hori betetzeko azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuak aldatu egin duen uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuaren 6. eta 17. artikuluetan ezarritako berariazko baldintzak ez baditu betetzen.

c) Atzerrian dauden ikastetxe publiko espainiarretako maisu-maistrak izan eta ikastetxe horietan izandako atxikitze-garaia igaro delako destino horiek utzi egin behar izan dituzten maisu-maistrak. Maisu-maistra horiei, estatura itzultzen direnean, beren izendapena egin zenean behin betiko destinoa zuteneko herrian lanpostu bat eskuratzeko eskubidea aitortzen die urriaren 31ko 138/2002 Errege Dekretuak.

Arau honetako edozein egoeratan sartzen diren maisu-maistrek, eskubidea han duteneko herrian gauzatu ahal izango dute eskubide hori; horrez gain, eskatzaileak herrien, espezialitateen eta hizkuntza-eskakizunen aukera egiterakoan hautatutako eskualdeko edozein herritan ere gauzatu dezakete.

Lehiaketa erabaki aurretik herria, espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna gordeko zaie, parte-hartzaileek jarritako lehentasun-hurrenkera kontuan hartuz.

Bigarrena.- Aipatutako egoerei dagokienez, honako hauek izango dira aldez aurretiko baldintzak lehentasun-eskubideaz baliatzeko:

a) Herriren edo eskualderen batean destinoa hartzeko eskubidea leku horretarako ohiko betetze-prozeduraren bidez zuzen egindako izendapenean oinarritu dadila.

b) Lanpostu hutsa edo ondoriozkoa egon dadila dagokion eskualdeko herrian edo herrietan, baldin eta hori betetzeko legitimaturik badago.

Hirugarrena.- Oinarri-arau honetako lehenengo arauan aipatzen diren maisu-maistrek lehentasun-eskubide horretaz baliatu nahi badute, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak helburu horretarako egiten dituen deialdi guztietan hartu beharko dute parte, lanpostua eskuratu artean. Ahal duten ikastetxe eta espezialitate guztietarako egingo dute eskabidea eskualdeko herrian edo herrietan. Horrela ez bada egiten eta eurek eska zezaketen lanpostu hutsa edo ondoriozkoa egongo balitz, eskubidea galdu egin dutela ulertuko da. Hori guztia, maisu-maistra horiei buruz azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuak aldatu egin duen uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuak xedatzen duena errespetatuz egingo da.

Laugarrena.- Beharrezko egokitzapena ez duten arren, oraindik ere zenbait plazetan dirauten maisu-maistrek, urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriaren arabera, lehentasuna izango dute behin betiko langile diren ikastetxearen inguru berean destinoa lortzeko, eta azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuak aldatu egin duen uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuaren 18. artikuluak ezarritako hobespenen artean sartzen dira, b) taldean hain zuzen. Lehentasun-eskubide hori deialdi honetako lehen, bigarren eta hirugarren oinarrietan ezarritakoari jarraiki erabili ahal izango dute.

Betiere, lehentasun-eskubide hori behin betiko langileak diren ikastetxearen herrian erabili beharko dute nahitaez, eta beren eskabidea inguru horretako beste edozein herritara zabaldu ahal izango dute.

Lehentasun-eskubide hori erabiltzen duten maisu-maistrek eskaera egitean deialdi honetako zazpigarren oinarrian ezarritakoa bete beharko dute; eskubide hori gauzatzeko lehentasuna jarraian ezarriko ditugun bosgarren eta seigarren oinarrietan xedaturikoak finkatuko du. Baremoaren arabera hautagaiari aplikatuko zaion puntuazioa deialdi honetan parte hartzean duen destinoaren behin betiko jabea izateagatik dagokiona izango da.

II.- Lehentasunak.

Bosgarrena.- Eskualde edo herri baterako lehentasunezko eskubideaz baliatzeko lehentasuna maisu-maistrei dagokien egoerak finkatuko du; lehenengo arauan duten lehentasun-hurrenkeraren arabera egingo da hori, deialdi honetako I. eranskineko laugarrenarekin bat etorriz.

Egoera batean hainbat maisu-maistra daudenean, baremoa aplikatzerakoan puntu gehien lortzeak finkatuko du beren arteko lehentasuna.

Seigarrena.- Lehentasun-eskubidearen ondorioz herria, espezialitatea eta hizkuntza eskakizuna lortu ondoren, gainerako parte-hartzaileekiko lehian eskuratu ahal izango dute destinoa edo ikastetxea. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren seigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian eta urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuan aurreikusitako estatu-mailako lehiaketarako deialdia. Eta horri buruzko deialdia agindu honetako 3.zenbakian iragartzen da; lehentasuna ezarritako baremoaren arabera finkatuko da.

III.- Eskabideak.

Zazpigarrena.- Lehentasun-eskubidea horren jatorriko herrian erabili behar da derrigorrez eta, hala badagokio, inguruko beste herri batean edo batzuetan, gaituta dagoen espezialitate guztietan; aukeran, gainera, espezialitate hauetan erabil dezakete: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren kurtsoetako Pedagogia Terapeutikoa eta Entzumena eta Hizkuntza, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetako Zereginen Ikaskuntzarako Geletan eta Helduen Hezkuntzako lanpostuetan, beti ere herri bereko edo inguruko herrietakoak badira. Horretarako hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eskuratu ahal izango duten instantzia bete beharko dute, eredu ofizialaren arabera eta halaber interneten helbidean: www.hezkuntza.ejgv.net. Kasuotan, eskabidea aurkeztu beharko dute aipatu Ordezkaritzetan eskatzen diren gainerako merituekin batera. Era berean, aukera izango dute eskabidea interneten helbidean (www.irakasle.net) egiteko, Ordezkaritzetan erregistratu beharrik gabe (metodo horren bidez, deialdi honen eskabideak aurkezteko epearen amaierako datan, sisteman sartzeko klabeak dauzkaten EAEko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Maisuen kidegoko funtzionarioek bakarrik ahal izango dute instantzia bete).

Bertan, horretarako prestatutako lekuan, instantziarekin batean doazen argibideetan jartzen duenaren arabera, eskubidea zein herritan duten adierazi beharko dute, eskubidearen herriaren kodea jarriz, eta, beste herri edo herriak eskatzea gertatuz gero, eskubidea gauzatu nahi duten eskualdearena jarriz. Gaituta dauden espezialitate guztiak eta hizkuntza-eskakizunak adieraziko dituzte lehentasun-hurrenkerari jarraituz. DBHko lehen eta bigarren ikasturteetako Pedagogia Terapeutikoa eta Entzumena eta Hizkuntza eskatzekotan, horiek adierazi beharko dituzte. Lehentasun hori kontuan hartuko da herria, espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna/derrigortasun-data erreserbatzeko.

Ikastetxe jakin bat lortzeko, instantzian horretarako dagoen lekuan zera jarri beharko dute beren lehentasunen arabera: eskubidea duteneko herriko ikastetxe guztiak eta, hala badagokio, eskualde horretako nahi dituzten herri guztietako ikastetxeak; herria eskatuz gero, lanpostu hutsak dauden edozein ikastetxera destinatuko zaio; ikastetxe konkretuak eskatuz gero, herrietako bloke homogeneotan taldekatu beharko dira. Eskubidea duten herriko ikastetxe guztiak eskatzen ez badira, eta aukeran eskatutako herriko edo herrietako ikastetxe guztiak eskatzen ez badira, horietakoren batean lanpostu hutsen bat baldin badago administrazioak hara destinatuko ditu.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea bete eta aurkeztu beharko dute, deialdien arau orokorren hemeretzigarren oinarritik hogeita hirugarrenera bitarte xedatutakoari jarraiki.

Edonola ere, Administrazioak behar diren azalpen eta agiriak eskatu ahal izango dizkie lehiatzaileei, planteatutako zalantza eta erreklamazioak ebazteko.

Aurkeztutako dokumentazioaren egiatasunaren erantzuleak lehiatzaileak eurak izango dira. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta badago, lehiatzaileak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko du, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.

Hemeretzigarren oinarrian ezarritako epearen barruan lehiatzaile batek deialdi honetako kidego baterako eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, erregistratutako azken eskabidea baino ez da kontuan hartuko.

Lehentasun-eskubidea administrazioko ebazpen irmoaren bidez gauzatuta dutenek, instantziarekin batera deialdietarako arau komunetako hogeita hirugarren arauan aditzera ematen diren agiriez gain, herri edo eskualde jakin baten aldeko lehentasun-eskubideaz baliatzeko duten eskubide-egiaztagiriaren kopia aurkeztu beharko dute.

3.- Lehiaketaren deialdia.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren seigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian eta urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuan aurreikusitako estatu-mailako lehiaketarako deialdia.

Hauek dira oinarri-arauak:

I.- Ezaugarriak.

Lehenengoa.- Ikastetxeetan lanpostuak espezialitateen eta hizkuntza-eskakizunen arabera betetzean datza lehiaketa.

II.- Parte-hartzaileak.

Bigarrena.- Edozelako administrazio-egoeratan dauden eta destinoa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kudeaketa-eremuan duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek parte hartu ahal izango dute lehiaketan; suspentsoan daudenek, egoera horretan dirauten bitartean, ezingo dute parterik hartu.

Euren jatorrizko lanpostua beste Autonomia Elkarte batean daukatenean zerbitzu-eginkizunen bidez Euskal Autonomia Elkartean lanean ari direnek ezingo dute parterik hartu.

Behin betiko destinoa duten maisu-maistrek parte hartu ahal izango dute, ikasturte hau amaitzerakoan azken destinoa hartu zutenetik, gutxienez, bi urte pasa badira.

Borondatezko eszedentzian eta suspentso-egoeran dauden maisu-maistren kidegoko funtzionarioek parte hartu ahal izateko beharrezko izango da, eszedentziara pasa zirenetik edo diziplinazko zigorrari zegokion denboraldia bukatu zenetik hurrenez hurren, ikasturte honen amaiera arte bi urte igarota egotea. Gainera, beti ere, bai borondatezko eszedentzia bai suspentso-egoera hartu zutenean destinoa eduki behar zuten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kudeaketa-eremuan.

Borondatezko eszedentzian daudenek, gainera, jarduneko zerbitzura itzultzeko behar diren baldintzak bete beharko dituzte.

Hirugarrena.- Ondoren adierazten diren arrazoiren batengatik behin betiko destinorik ez duten eta behin-behineko destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan duten maisu-maistrek nahitaez parte hartu beharko dute lehiaketan:

1) Diziplinazko espedientean erabaki irmoa.

2) Epaia beteta izatea edo errekurtsoa ebatzita.

3) Behin betiko betetzen zuten lanpostua ezabatua.

4) Behin-behineko destinoz birlaneratuta.

5) Nahitaezko eszedentzia.

6) Zigorra bete ondoren, eginkizun-gabetzea.

7) Arrazoi parekoak, baldin eta behin betiko zuten lanpostua galtzea badakarte; arrazoi horien artean, atzerriko irakasle lanpostuetan jarduteko zuten denbora igarotzea dago.

Laugarrena.- Jarduneko zerbitzuan egon bai baina egundo behin betiko destinorik lortu ez duten Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko behin-behinekoek halabeharrez hartu beharko dute parte lehiaketa honetan.

Bosgarrena.- Hirugarren arauko 1. eta 4. zenbakietan aipatzen diren egoeretan dauden maisu-maistrek eta oinarri-arau honetako laugarren arauan aipatzen direnek, baldin eta ez badute lehiaketan parte hartzen, Autonomia Erkidegora destinatuko ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak; horretarako, lanpostu hutsak egon beharko dira eta lanpostu hori betetzeko eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte. Destino hori lortzeak interesatuen eskarien arabera lortutakoek besteko izaera eta eraginak izango ditu.

Lekualdatze-lehiaketan parte hartu, baina, eskatutako destinorik lortu ez dutenen kasuan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak behin-behineko gisa dauden lanpostuaren lurralde historikoan emango die destinoa, baldin eta lanpostua betetzeko baldintzak betetzen badituzte eta lanpostu hutsak baldin badaude.

Ez da bidezkoa izango ofizioz esleitzea helduen hezkuntzako lanpostuak, DBHko lehen eta bigarren kurtsoetako lanpostuak, ez eta ikastetxeetan zereginak ikasteko geletako lanpostuak ere.

Seigarrena.- Epaia bete dutelako, errekurtsoa ebatzi delako, eurak titularrak zireneko lanpostua ezabatu delako edo atzerriko irakasle-lanpostu espainiarretan jarduteko zuten denbora igaro delako behin-behineko destinoa duten maisu-maistrek lehiaketan parte hartzen ez badute, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere kasa destinatuko ditu, aurreko arauan adierazten den moduan.

Lehiaketan parte hartzeko dagoen obligazioa bete eta lehenengo sei deialdietan eskatutako destinoa lortzen ez duten maisu-maistrak ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak destinatuko ditu bere kasa, aurreko idatz-zatian esandako moduan.

Zazpigarrena.- Nahitaezko eszedentzian egondakoek ez badute lehiaketan parte hartzen, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 61. artikuluko 1.b) idatz-zatian jasotzen den borondatezko eszedentzia-egoeran deklaratuko dira.

Parte hartu bai baina ez badute eskatutako destinorik lortzen lehenengo hiru deialdietan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak destinatuko ditu bere kasa; oinarri-arau honetako bosgarren arauan adierazten den prozedura erabiliko du horretarako.

Zortzigarrena.- Oinarri-arau honetako hirugarren arauko 6. zenbakian jasotako egoeran dauden maisu-maistrek ez badute parte hartzen lehiaketan, interes partikularra dela-eta borondatezko eszedentzian deklaratuko dira.

Parte hartu bai baina ez badute eskatutako destinorik lortzen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak destinatuko ditu bere kasa aurreko idatz-zatietan esandako moduan.

Bederatzigarrena.- Ofiziozko esleipena, aurreko arauei jarraiki, ez da bidezkoa izango baldin eta maisu-maistrek uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuaren eremuan sartu gabeko lanpostuak betetzeko lehiaketen edo prozeduren bidez destinoa lortu badute.

Hamargarrena.- Praktiketako funtzionarioen parte hartzea.

1) Ondorengoek hartu behar dute derrigorrean parte:

Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-Maistren Kidegora sartzeko 2007ko martxoaren 16ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozeduran hautatutako izangaiek, hainbat baldintzagatik, ikasturte honetan praktika-fasea egiten ari diren izangaiek.

Hautatutako izangai horiek behartuta daude ikasturte honetan eta hurrengoetan parte hartzera, euren behin betiko lehen destinoa Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan lortu arte.

2) Zer espezialitaterako aukeratuak izan diren, horri dagozkion lanpostuak bakarrik eskatu ahal izango dituzte.

3) Destinoak esleitzeko, praktiketako funtzionario izendatzeko aginduan esleitzen zaien zerrenda-hurrenkerako zenbakia kontuan hartuko da.

4) Aukeratutako izangai horiek eskabiderik aurkezten ez badute, edo, aurkeztu arren, nahiko lanpostu huts eskatzen ez badute, libreki esleituko zaie behin betiko destinoa, hautatuak izan zireneko espezialitateen eta hizkuntza-eskakizunen arabera bete ahal dituzten lanpostuetan, eta aurreko ikasturtean zerbitzuak eman dituzten lurraldean dauden ikastetxeetan.

Behin betiko destinorik lortzen ez badute, behin-behineko destino egoeran geldituko dira 2008-2009 ikasturtean zerbitzuak eman dituzten lurralde historikoan.

5) Egoki dakiekeen destinoa, hala bada, praktikaldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatzearen mende egongo da.

Hamaikagarrena.- Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko Euskal Autonomia Elkarteko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren arabera egindako deialdiko (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko martxoaren 16ko Agindu bidez egindakoa) hautaketa-prozedurak gainditu dituzten Maisu-Maistren Kidegoko funtzionarioek beren lehenengo behin betiko destinoa lortuko dute parte hartu eta dagokion hautaketa-prozesua gainditu zuten espezialitatean eta Euskal Autonomia Elkarteko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan. Beraz, beren lehenengo behin betiko destinoa lortu ez dutenek aukeratuak izan diren espezilitateko lanpostuak bakarrik eskatu ahal izango dituzte.

Funtzionario horiek eskabiderik aurkezten ez badute, edo, aurkeztu arren, eskatutako destinoetatik bat ez badute lortzen, horretarako lanpostu hutsak baldin badaude, libreki esleituko zaie behin betiko destinoa, hautatuak izan zireneko espezialitateen arabera, oinarri honen 5. arauan ezartzen denez.

III.- Konkurrentzia- eta/edo ezkontide-eskubidea.

Hamabigarrena.- Behin betiko destinoa duten hainbat maisu-maistrak lehiaketa batean parte hartzeko baldintza lez jartzen badute lurralde historiko edo probintzia bateko ikastetxe batean edo hainbatean destinoa lortzea, hori hartzen da konkurrentzia eta/edo ezkontide eskubide lez.

Eskubide horren ezaugarriak:

- Lurralde historiko edo probintzia bakarrerako egin beharko dituzte beren eskabideak parte-hartzaileek; lurralde bera lehiatzaile talde bakoitzerako.

- Lehiatzaile lez parte har dezaketen maisu-maistrak lau izango dira gehienera; eskatzaile bakoitzak bere aldetik egin beharko du instantzia.

- Betetzeko dauden lanpostu hutsen artetik esleituko zaie destinoa parte-hartzaile horiei.

Lehiatzaile talde bateko maisu-maistra guztiek destinoa era horretan lortzen ez badute, ukatutzat joko dira beren eskabideak.

Behin-behineko jabeek ezingo dute eskubide hori egikaritu, nahitaez parte hartu behar baitute lehiaketan.

IV.- Lehentasunak.

Hamahirugarrena.- Agindu honen I. eranskin lez agertzen den baremoa aplikatuz finkatuko ditu lehentasunak.

V.- Eskabideak.

Hamalaugarrena.- Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea bete eta aurkeztu beharko dute, deialdien arau orokorren hemeretzigarren oinarritik hogeita hirugarrenera bitarte xedatutakoari jarraiki.

Edonola ere, Administrazioak behar diren azalpen eta agiriak eskatu ahal izango dizkie lehiatzaileei, planteatutako zalantza eta erreklamazioak ebazteko.

Aurkeztutako dokumentazioaren egiatasunaren erantzuleak lehiatzaileak eurak izango dira. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta badago, lehiatzaileak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko du, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.

Hemeretzigarren oinarrian ezarritako epearen barruan lehiatzaile batek deialdi honetako kidego baterako eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, erregistratutako azken eskabidea baino ez da kontuan hartuko.

Deialdi honen bigarren oinarri-arauko bosgarren arauan eta seigarrenaren, zazpigarrenaren eta zortzigarrenaren bigarren paragrafoetan aipatzen diren maisu-maistrek lurralde historikoak sartu beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko aurkeztuko dituzten eskabideetan, lehentasun-hurrenkeran jarrita. Ez badute horrela egiten, beren zerbitzuak betetzen dituzten lurralde historikora destinatuko dira, ofizioz eta betirako; beren gaitasunaren araberako lanpostu hutsak egon beharko dira lurralde horretan.

Deialdi guztietarako diren oinarri-arauetako V.eko hogeita hirugarren arauan aipatzen diren agiriak erantsiko zaizkio eskabide horri.

Hamabosgarrena.- Maiatzaren 3ko, 2/2006 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 3 atalak eta urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren 1. artikuluak aurreikusten dituzte hezkuntzako administrazio publiko eskudunek modu koordinatuan egingo diren nazio-mailako lehiaketak deituko dituztela. Horri jarraiki, nahi dutenek, eskabide bakarrean, Langileriaren Kudeaketa zuzendariari eska diezazkiokete aipatutako deialdietan iragarritako lanpostuak, beti ere, horretarako gaituta badaude, eta, hala badagokio, hizkuntza eskakizuna egiaztatuta badute.

Hori horrela bada ere, aldi bereko lehia hori ez dute erabiltzerik apirilaren 22ko 574/1991 Errege Dekretuaren (23ko BOE) babesean deitutako hautaketa-prozesuen bidez Kidegoan sartutako behin-behineko destinodun maisu-maistrek. Izan ere, horiek hautaketa-prozesuaren deialdia egin zuen hezkuntza administrazioak deitutako lehiaketan soilik parte hartu ahal izango dute, hala ezartzen baitu aipatutako dekretuaren 12.d) artikuluak.

Hamaseigarrena.- Deialdia egiten duten organo ezberdinen lanpostuetara lehiatuta ere, destino bakarra esleitu ahal izango da.

DEIALDI GUZTIETARAKO ARAUAK

I.- Lanpostu jakin batzuk betetzeko berariazko baldintzak.

Lehenengoa.- Ondokoaren arabera dagokien habilitazioa daukaten maisu-maistrak eskatu ahal izango dituzte Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lanpostuak:

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Ingelesa

Frantsesa

Euskara

Gorputz Hezkuntza

Musika

Aholkularia

Pedagogia Terapeutika

Entzumena eta Hizkuntza

Bigarrena.- 1.- Ondoko lanpostu hauek eskatu ahal izateko:

Helduen Hezkuntza. Hasierako ikasketak.

Helduen Hezkuntza. Ingelesa.

Helduen Hezkuntza. Frantsesa.

Helduen Hezkuntza. Matematika eta Natur Zientziak.

Helduen Hezkuntza. Gizarte Zientziak.

Beharrezkoa da lanpostu horietan aritzeko gaitua izatea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1993ko urriaren 14an hartutako erabakiaren arabera.

2.- Helduen Hezkuntzan Pedagogia Terapeutikoko eta Entzumena eta Hizkuntzako lanpostuak eskatu ahal izateko, habilitazio hauek eduki behar dira: lehenengo lanposturako, Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa. Bigarrengorako, Hezkuntza Berezia. Entzumena eta Hizkuntza.

Hirugarrena.- Ikasketa Ertainetako ikastetxeetako zereginak ikasteko geletan Pedagogia Terapeutikoko lanpostuak eskatu ahal izateko, habilitazio hauetako bat eduki behar da: Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa.

Laugarrena.- Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko lehen Xedapen Iragankorrean xedatuta dagoenaren arabera, aukera izango dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen eta bigarren ikasturteetako lanpostuak eskatzeko segidan aipatzen diren baliokidetasunen araberako dagokien habilitazioa egiaztatzeaz gain behin betiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren ikasturteetako lanpostuei adskribatuak dauden Maisu-maistrek.

Maisu-maistren habilitazioa DBH-ko lehen eta bigarren ikasturteetako zein lanpostutarako habilitazioa duten

Filologia, Gaztelera Gaztelera eta Espainiar Literatura

Filologia, Gaztelera eta Ingelesa Ingelesa

Filologia, Gaztelera eta Frantsesa Frantsesa

Filologia, Euskara Euskara eta Euskal Literatura

Matematika eta Natur Zientziak Matematika

Natur Zientziak

Gizarte Zientziak Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

Gorputz Hezkuntza Gorputz Hezkuntza

Musika Musika

Hezkuntza Bereziko Pedagogia Terapeutikoan eta Entzumena eta Hizkuntzan habilitazioak dituztenek, Agindu honen lehen paragrafoan agertzen den mugarik gabe, eskatu ahal izango dituzte Pedagogia Terapeutiko eta Entzumena eta Hizkuntzako lanpostuak DBHko lehen eta bigarren ikasturteetarako.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren ikasturteetako lanpostuetara behin-betikoz atxikia egoteaz gain aipatzen diren baldintzetako batzuk betetzen dituzten maisu-maistrek eskatu ahal izango dituzte ondorengo DBHko arloetako lanpostuak:

a) Teknologia.

- Ondoko titulazio hauetakoren bat edukitzea: Goi-mailako Ingeniaritza, Arkitektura, Fisika, Kimika edo Zientzietako Lizentziatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa, Itsasgintza Zibileko diplomatura edo bigarren graduko Lanbide Heziketa edozein arlotan, administraziokoa, osasunekoa edo etxekoa izan ezik, edo

- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak antolatutako Oinarrizko Teknologia Ikastaroetan, edo horrek homologatu dituen bestelako ikastaroetan parte hartu izana (250 ordukoak edo gehiagokoak).

b) Plastika eta ikus-hezkuntza.

- Ondoko titulazio hauetakoren bat edukitzea: Goi-mailako Ingeniaritza, Arkitektura, Arte Ederrak, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo Bigarren graduko Lanbide Heziketa, Delineazio arloa.

Bosgarrena.- Derrigortasun eguna pasea daukaten hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak eskatzeko beharrezkoa izango da dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatua izatea edo martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak (apirilaren 2ko EHAA) -martxoaren 10eko 42/1998 eta urriaren 6ko 263/1998 Dekretuek bidez aldatu zenak- lehenengo xedapen gehigarrian xedatutako hizkuntza egiaztagiriak izatea, bertan ezartzen diren baldintza eta betekizunekin.

II.- Lehentasuna deialdietan.

Seigarrena.- Deialdiek zerrendetan duten hurrenkerak badu garrantzirik; izan ere, lanpostu hutsak eta horien ondoriozkoak esleitzerakoan parte-hartzaileak lehentasun-hurrenkeran jarriko dira. Horrela, bada, ezingo zaio lanposturik esleitu deialdiren batean parte hartzen duen maisu-maistra bati, baldin eta aurrekoan eskubidea duen baten bat badago; eta hori ez da eragozpen izango herri edo eskualde jakin baten aldeko lehentasunezko eskubideaz baliatu nahi dutenei lanpostu bat esleitzeari dagokionez, deialdiaren II. oinarri-arauko seigarren arauan xedatzen dena betetzeko.

Zazpigarrena.- Horretarako eskubiderik balego, bidezkoa da bi deialdi edo gehiagotan batera lehiatzea, instantzia bakarra aurkeztuz. Aurreko arauan adierazitako lehentasuna kontuan izanik erabakiko dira eskabideak; destinoa lortuz gero ez dira kontuan hartuko gainerako eskabideak.

III.- Lehentasuna, deialdi bakoitzeko lanpostu hutsak esleitzerakoan.

Zortzigarrena.- 1 zenbakiz adierazitako deialdia izan ezik (ikastetxeari berratxikitzea), izan ere, berorretan zehazten diren irizpideen bidez ebatziko baita, lanpostuak esleitzeko lehentasun-hurrenkera I. eranskin lez azaltzen den baremoaren arabera lortutako puntuetatik aterako da.

Bederatzigarrena.- Lanerako zailak direlako edo hezkuntza mailan premiatasunez aritzeko eskualdea delako bereziki eragozpentsuak direlakotzat sailkatutako ikastetxeetan edo ezohiko lanpostuetan betetako zerbitzuen zenbaketa, hots, baremoko b) idatz-zatian aipatzen dena, 1990-1991 ikasturtetik aurrera egingo da, horrela jasotzen baita uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuko azken xedapenetatik lehenengoan. Bereziki eragozpentsu gisa geroago sailkatu diren ikastetxeetan eta ezohiko lanpostuetan betetako zerbitzuen zenbaketa, sailkapena argitaratzen den egunetik aurrera egingo da.

Hamargarrena.- Baremoaren a) eta b) idatz-zatietan aipatzen diren zerbitzuak finkatu ahal izateko, uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuko 11.4. artikuluan ezarritakoaren barne egon eta behin betiko destinorik gabe aurkezten direnei dagokienez, behin betiko lez izandako azkena hartuko da parte hartzeko aukeratutako ikastetxetzat. Horri, a) eta b) idatz-zatietan adierazitako ondorioetarako soilik, geroztik beste edozein ikastetxetan behin-behinekoz betetakoak gehituko zaizkio.

Hamaikagarrena.- Ikastetxea xehatu delako edota beste ikastetxe bat guztiz edo zati batean lekualdatu delako behin betiko destinoa ikastetxe batean duten maisu-maistrek, baremoaren a) idatz-zatian jasotako etengabeko iraupen ondorioetarako, beren jatorri-ikastetxeari dagokiona hartuko dute kontuan.

Hamabigarrena.- Behin betiko lez lan egiten zuteneko unitatea edo ikaspostua ezabatu egin zaielako, epai bat edo errekurtso ebazpena bete beharraren ondorioz beren destinoa galdu dutelako edo nahitaezko eszedentziatik datozelako, deialdietan behin-behineko maisu-maistra lez parte hartzen duten maisu-maistrek, eskubidea izango dute, gainera, jatorrizko ikastetxeari gehi diezazkioten aurreko ikastetxean behin betiko lez betetako zerbitzuak, aipatutako baremoaren a) eta b) idatz-zatietan aditzera emandako ondorioetarako. Beren lanpostuak behin eta berriro ezabatu eta horien eragina jaso duten maisu-maistrei, ezabatu zaizkien ikastetxeotan behin betiko lez betetako zerbitzuak pilatu egingo zaizkie.

Eraginik jasan duen maisu-maistrak ez badu behin betiko beste destinorik izan, baremoaren c) idatz-zatiko puntuak pilatzeko eskubidea izango du, adierazitako ondorioetarako.

Hamahirugarrena.- Lehiaketaren bidez lortutako lehenengo behin betiko destinotik, behin-behineko sartu berrien egoeratik destino horretara nahitaez joan behar izan zutenetik alegia, parte hartzen duten maisu-maistrek, baremoko a) idatz-zatia aplikatu beharrean, baremoko c) idatz-zatian agertzen diren puntuak aplikatzeko aukera egin dezakete; egoera horretan behin-behinekotzat joko dira betetako zerbitzu-urte guztiak. Parte hartzeko instantzian horretarako dagoen lekuan hori adierazten ez baldin bada, a) idatz-zatiko puntuazioa hartuko da kontuan.

Hamalaugarrena.- Titularrak zireneko lanpostua ezabatu ondoren lortutako behin betiko lehen destinoan beren zerbitzuak betetzen ari diren maisu-maistrek eskubidea izango dute ezabatutako lanpostu horretan egindako zerbitzuak kontuan har dakizkien orain aurkezten direneko ikastetxean betetakoak bailiran; hala badagokie, ezabatze horren ondoren behin-behineko lez betetakoak ere kontuan hartuko zaizkie. Irizpide berori erabiliko da epai bat edo errekurtso-ebazpena bete beharraren ondorioz edo nahitaezko eszedentziatik datozelako beren destinoa galdu ondoren behin-behineko lehenengo destinoan betetzen dituzten maisu-maistrentzat ere.

Hamabosgarrena.- e), f), g.1.5) eta g.1.6) idatz-zatietan jasota egonik, lehiatzaileek alegatutako merezimenduak baloratzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-ordezkaritzetan, 1.000 eskabideko, batzorde bana osatuko da. Batzorde horretako kideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-ordezkariak izendatuko ditu, eta honako hauek izango dira:

Hezkuntzako Ikuskaritza Saileko funtzionario bat, lehendakari lana egingo duena.

Lurralde-ordezkaritzetako lau funtzionario irakasle, bokal lana egingo dutenak.

Bokalik gazteenak egingo du idazkari lana.

Ordezkaririk gehien dituzten sindikatuek ordezkari bat izendatu ahal izango dute batzorde bakoitzerako eta begirale lana egingo dute.

Deialdiaren gai diren lanpostuez jabetzeko eskatzen den titulu-taldekoak edo goragokoak izan beharko dute batzordeetako kideak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28. eta 29. artikuluetan aipatzen diren abstentzio- eta ezespen-kasuen pean egongo dira.

Kontrako oinarri sendoko arrazoirik ez bada adierazten, batzordeetan gizon zein emakumeek gutxienez % 40ko ordezkapena izango dute, uztailaren 6ko 6/1989 Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 31. artikuluan - otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako 4/2005 Legeak aldatua- ezarritakoaren arabera.

Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren (26ko EHAA) 6. eta 16. artikuluetan xedatzen direnen ondorioetarako, zerbitzuengatik eman behar diren kalte-ordainen zenbatekoak gaurkotzen dituen 121/2006 Dekretua, ekainaren 13koa (28ko EHAA) xedatzen denaren arabera ordainduko dira bidaiengatiko ordainketak.

Baremoko gainontzeko aldeengatik lehiatzaileei legozkiekeen puntuak dagozkien administrazio-unitateek emango dituzte.

Hamaseigarrena.- Puntuen guztirakoan berdinketak gertatzen baldin badira, baremoko atal bakoitzean lortutako goreneko puntuak kontuan hartuta emango zaie ebazpena berdinketa horiei, baremoan duten hurrenkeraren arabera. Bi kasuotan, atal bakoitzean aintzat hartzen den puntuazioak ez du izango gainditzerik baremoan bakoitzerako ezartzen den puntuaziorik handiena, ezta, azpiataletako suposizioan, sarturik daudeneko atalari gehien gisa dagokiona ere.

Berdinketak jarraitzea gertatuz gero, azpi-atal ezberdinetan lortutako puntuak hartuko dira kontuan, baremoan duten hurrenkeraren arabera. Beharrezkoa izanez gero, berdinketaren irizpen gisa erabiliko da maisu-maistren kidegoan sartzeko oposaketaren urtea; urterik zaharrena berrienaren aurretik jarriko da, eta urte berekoen artean prozesu horretan puntu gehien lortu dituena jarriko da aurretik.

Azkenik, berdinketa bere horretan badirau, emakumeak % 40 baino gutxiago diren kidegoetan, desenpaterako irizpide bezala emakumeen lehentasuna erabiliko da. Salbuespena izango da lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituenean -nolanahi ere, ezaugarriok ez dute eragin behar sexuaren ziozko bereizkeriarik-; kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.

IV.- Lanpostu hutsak.

Hamazazpigarrena.- Deialdietan bete behar diren lanpostu hutsak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira deialdi horiei ebazpena eman baino lehen eta, hori, uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuko 7. artikuluari azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuan ematen zaion idazkera berriaren arabera.

Deialdi guztiei ebazpena emateak sortzen dituen lanpostu hutsak gehituko zaizkie lanpostu huts horiei.

Arau honetan aipatzen diren lanpostu huts guztiak euren funtzionamendua eskola-plangintzaren barruan dutenak izango dira.

Kendu egingo dira iragarritako postu hutsak horiexen definizio akats bat gertatzen denean edota funtzionatzeko eskola plangintzan aurreikusia ez dagoen lanpostua denean.

Hamazortzigarrena.- Deialdi hauetan parte hartzen dutenek beren eskabideak egin ahal izateko II. eranskina argitaratzen da agindu honekin batera, azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuan uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuko 7. artikuluari ematen zaion idazkera berriaren arabera. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kudeaketa-eremuak hartzen dituen hezkuntza-eremu ezberdinetan dauden ikastetxeen izenak argitaratzen dira eranskin horretan.

V.- Instantziaren formatua eta hura nola bete.

Hemeretzigarrena.- Hezkuntza lurralde-ordezkaritzetan eskuratu ahal izango dituzten instantziak agindu honetako III. eranskineko ereduaren araberakoak izango dira. Interneteko helbide honetan http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net, eta lurraldeetako Hezkuntza ordezkaritzetan aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek, bai eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetakoren batean ere.

Halaber, aukera izango dute eskabidea egiteko interneten helbidean: www.irakasle.net, Ordezkaritzetan erregistratu beharrik gabe. Hala eta guztiz ere, Ordezkaritzetan bertan aurkeztu beharko dute eskatzen diren merituen dokumentazio egiaztagarria (metodo horren bidez, deialdi honen eskabideak aurkezteko epearen amaierako datan, sisteman sartzeko klabeak dauzkaten EAEko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Maisuen kidegoko funtzionarioek bakarrik ahal izango dute instantzia bete).

Agindu honen bidez argitaratzen diren deialdi guztietarako instantziak aurkezteko epea 2008ko abenduaren 15etik 2009ko urtarrilaren 2ra izango da, biak barne.

Hogeigarrena.- Parte-hartzaile bakoitzak bere instantzian sartu ahal izango dituen eskabideak ez dira izango 300 baino gehiago, nahiz deialdi batean, nahiz deialdi batean baino gehiagotan parte hartu.

Hogeita batgarrena.- Eskabideek, ikastetxe, espezialitate eta hizkuntza-eskakizun guztiak hartu ahal izango dituzte, lehen aipatu den mugaren barruan; hori, ondoriozkoak ugaritu egiten direnez, deialdiei ebazpena eman baino lehen edo deialdi horien edozein garapen-unetan, eskatzaileak lehentasuna ematen dion lanpostu hutsa sortzea gertatzen den kasurako.

Ikastetxe jakin baterako eta/edo herri baterako egin ahal izango da eskabidea, bi modalitateak bateragarriak direla. Azken kasu horretan, lanpostu hutsa edo ondoriozkoa duen herriko lehenengo ikastetxea esleituko da, II. eranskinean aditzera ematen den hurrenkerari jarraituz.

Eskatzen diren lanpostuak ibiltari baldin badira, zirkunstantzia hori agerrarazi beharra dago dagokion laukian 1 zenbakia markatuz.

Ikastetxe edo herri bereko lanpostu-espezialitate bat baino gehiago eskatzen baldin badira, eskatu diren lanpostuak adina aldiz errepikatu beharko da ikastetxe edo herria. Ondorio horietarako, espezialitate ezberdintzat joko da bestelako hizkuntza-eskakizuna edota bestelako derrigorrezko data duen lanpostua.

Hogeita bigarrena.- Eskatzen diren lanpostuen aipamena egingo da instantzietan, beroietan ematen diren argibideen arabera eta lehentasunen hurrenkerari jarraituz. Eskabide-inprimakian aipatzen diren kontzeptuak ahal den argitasun handienaz emango dira aditzera.

Daturen bat eman ez edo oker emanda dagoela gertatzen bada, interesdunak ezin izango du datu hori aurkeztu bere aldeko erreklamazioren bat aurkeztu nahi izanez gero, eta ez da pentsatuko bere interes eta eskubideen kontra jokatu denik.

Nolanahi ere, lehiakideek instantzietan adierazitako kodeei dagozkien lanpostuak eskatu dituztela ulertuko da. Eskabidean adierazitako kodea okerra bada, osorik ez badago, edo lehiakideak eskatu ezin duen lanpostu bati badagokio, eskabidea baliogabetuko da. Aipatutako arrazoi horietakoren batengatik eskabide guztiak baliogabetuko balira lehiakidea destino-esleipenetik kanpo geratuko da. Horrek ez du esan nahi deialdi honetan ofiziozko destinoen gainean ezarritakoa bete behar ez denik.

Lehiakide batek deialdi honetan parte hartzeko instantzia bat baino gehiago aurkezten badu, hemeretzigarren oinarri-arauan ezarritako epean, erregistratutako azkena baino ez zaio kontuan hartuko. Eskabideak aldi berean gertatuz gero, adierazitako edozein metodoz, egun berean, interesatuak agerrarazi beharko dio Pertsonalaren Kudeaketa Zuzendaritzari zein den balio duen eskabidea.

Hogeita hirugarrena.- Honako hauek erantsi beharko zaizkio instantziari:

1.- Destino ikastetxe hori, betetzea zaila delako, aparteko zailtasunak dituen ikastetxetzat sailkatuta dagoela ziurtatzen duten agiriak, agindu honetako I. eranskineko a) eta b) idatz-zatietan xedatzen direnen ondorioetarako.

2.- Hobekuntza-ikastaroak egin direla eta kidegoan sartzeko aurkeztutako tituluez besteko titulazio akademikoak ziurtatuko dituzten agiriak, erregimen bereziko titulazioak eta egin diren argitalpen-aleak, horien balorazioa egin ahal izateko.

Hobekuntza-ikastaroei dagokienetan, ikastaroaren edo ikastaroen iraupen-orduak aitortu beharko dira derrigorrez. Zirkunstantzia hori aditzera ematen ez bada, ez zaie emango inolako baliorik ondorio hauetarako, ikastaroek orduetan duten balioa, ikastaro horietarako deialdia egin duten hezkuntza administrazioetako agintedun organoen erabaki-bidez, finkatuta dagoen kasuetan izan ezik.

Lehenengo zikloko tituluei puntuak eman ahal izateko, beharrezkoa izango da, diplomatura-tituluaren fotokopia aurkeztea edo, hala behar izanez gero, norberaren egiaztagiri akademikoa. Honako hau jaso beharko da egiaztagiri horretan: lizentziaturak, ingeniaritzak, arkitekturak dituen lehenengo hiru kurtsoei dagozkien ikasgaiak egin eta gainditu direla. Egokitze-kurtsoa gainditzea ez da joko lehenengo zikloko titulutzat.

Lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura tituluaren fotokopia aurkezteak 2. zikloko tituluari dagozkion puntuak onartzea ekarriko du bakar-bakarrik.

Maisu-maistren kidegoan sartzeko baldintza legez alegatu ziren titulazioak ez dira baloratuko, inola ere, lehen edo bigarren zikloko titulazio gisa.

3.- Zuzendaritza-karguetarako izendapenen eta horietatik kendua izanaren kopia konpultsatua, irakaskuntza ikertzeko zerbitzuetako eta irakaskuntza-lanetan laguntzeko langileei buruzko konpultsatutako kopia, eta zikloko koordinatzaileak izanez gero, ikastetxeko zuzendariaren egiaztagiria.

Hala ere, administrazio-izapideak murriztu eta sinpletzearren, 2006ko urriaren 24ko aginduaren bidez (2006ko azaroaren 7ko EHAA, 2006-2007) edo 2007ko azaroaren 19ko aginduaren bidez (2008ko azaroaren 30eko EHAA, 2007-2008) deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu zutenek parte hartu zuten deialdi horietako azkeneko e), f) eta g) idatz-zatietako puntuazioari eustea erabaki dezakete. Horrela bada, ez dute berriz ere adierazitako merezimendurik ziurtatu beharko, eta eskabidean «Parte hartu zuen azken lehiaketako puntuazioari eutsi (2006-2007 edo 2007-2008)» markatu beharko dute.

Goiko paragrafo aipatutako bi deialdietako batean parte hartu ez balute, edo parte hartu baina idatz-zati horietako baremazioarekin ados ez baleude, atal guztietako agiri guztiak aurkeztu behar lituzkete berriz, balora ditzaten, eskabidean «Baremazio berria» markatuz. Kasu honetan, 2008-2009 lehiaketarako aurkeztutako agiriak baloratuko dira bakarrik.

Esandako bi deialdi horietatik parte hartu duten azkenekoan barematutako merituez gain beste meritu batzuk erantsi nahi badituzte, eskabidean «Meritu berriak erantsi» markatu beharko dute, eta dagokion lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren hobetutako merituak bakarrik aurkeztu beharko dituzte (edo 2006ko azaroaren 25etik edo 2007ko abenduaren 21etik). Aurrekoen meritu desberdinak txertatuz gero, ez dira kontuan hartuko.

Parte-hartzaileak laukirik markatzen ez badu:

1.- Baremazio berria hautatu duela ulertuko da, aipatutako bi lekualdatze-lehiaketetako batean parte hartu ez badu edo nahiz eta parte hartu, dokumentazio guztia aurkezten badu berriro.

2.- Azken lekualdatze-lehiaketako puntuazioari eutsi nahi diola ulertuko da, esandako bi lekualdatze-lehiaketetako batean parte hartu badu eta agiririk aurkeztu ez badu.

3.- Meritu berriak eranstea hautatu duela ulertuko da, aipatutako lehiaketetako batean parte hartu bazuen eta aipatutako epeetatik hobetutako merituen agiriak aurkezten baditu.

Hemeretzigarren oinarrian ezarritako epearen barruan lehiatzaile batek deialdi honetako kidego baterako eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, erregistratutako azken eskabidea baino ez da kontuan hartuko.

Aurkeztutako dokumentazioaren egiatasunaren erantzuleak lehiatzaileak eurak izango dira. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta badago, lehiatzaileak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko du, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.

Edonola ere, Administrazioak behar diren azalpen eta agiriak eskatu ahal izango dizkie lehiatzaileei, planteatutako zalantza eta erreklamazioak ebazteko.

VI.- Beste arau batzuk.

Hogeita laugarrena.- Deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak eta lehiatzaileek aurkezten dituzten merezimenduak, beteta eta onartuta izan beharko dituzte lehiatzaileek instantziak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Hala ere, urriaren 2ko 2112/1998 EDko 2. artikuluko bigarren paragrafoan xedatzen denaren arabera, borondatezko eszedentzian eta suspentsoaldian dauden funtzionarioek parte hartu ahal izango dute, baldin eta ikasturte hau amaitzean egoera horretan sartu zirenetik bi urte igaro badira edo suspentso mailako diziplina-zigorraren iraupenaldia igarota badago.

Hogeita bosgarrena.- Instantzietan aipatu ez diren merezimenduak ez dira kontuan hartuko, eta agiri bidez justifikatu ez direnak ere ez, instantziak aurkezteko epeak irauten duen bitartean.

Hogeita seigarrena.- Deialdi guztientzako oinarrien artetik hamabosgarrenean aipatzen diren balorazio-batzordeek egindako aktak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean jasotzen direnean lurralde-ordezkaritzetan ikusgai jarriko da Langileriaren Kudeaketa zuzendariak hartutako Erabakia. Erabaki horren bidez plazaratuko dira baztertu eta onartutakoen behin-behineko zerrendak. Onartutakoen izenekin batera, baremoko artikulu bakoitzean emandako puntuazioa ere azalduko da.

Lehiatzaileek, zerrendak argitaratu eta 5 egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda horren aurka.

Hogeita zazpigarrena.- Aurreko oinarri-arauan aipatutako gorabeherak konpondu ondoren, onartu eta baztertutako parte-hartzaileen zerrendak eta parte hartzaileen eskaera eta merezimenduen arabera esleitutako behin-behineko destinoak behin betiko bilakatuko dira eta Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren erabaki bidez argitaratuko dira.

Parte-hartzaile onartu eta baztertuen zerrenda behin betiko bihurtzen duen ebazpena horren kontra, baztertuek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeari ebazpen honen aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Hogeita zortzigarrena.- Lehiatzaileek destinoen behin-behineko esleipen-erabakiaren kontrako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte 5 egun balioduneko epean, argitara ematen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Borondatez parte hartu dutenek, epe horretan, lekualdatze lehiaketan parte hartzeari uko egin ahal izango diote. Horretarako agerrarazten da behin-behineko ebazpenean destinorik lortu ez izanak ez duela suposatzen ezin dela destinorik lortu behin betiko esleipenean.

Hogeita bederatzigarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindu baten bidez behin-behineko erabakia behin betiko egingo da, sartu beharreko aldaketa guztiekin, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta horren bidez ulertuko da ohartaraziak izan direla, eragin guztietarako, horiek eragiten dieten lehiakideak.

Lekualdatze lehiaketako behin betiko ebazpenen aurkako helegiteak, parte hartzeko erabili duten hezkuntza Administrazioa kontuan hartu gabe, helegitea xede duen lanpostuari dagokion hezkuntza Administraziora igorri beharko dira eta bertan konpondu.

Hogeita hamargarrena.- Deialdietako arauei atxikitzen ez zaien edo instantzian eta agirietan deklaratutako ezaugarriekin bat ez datorren destinoa indargabetu ahal izango da.

Hogeita hamaikagarrena.- Lehiaketaren deialdian eszedentzia-egoeratik parte hartzen duten maisu-maistrek, destinoa lortzea gertatzen bada, gero zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte destinoa kokatua dagoeneko Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzan, lanpostuaz jabetu baino lehenago. Ordezkaritzak aztertu egin beharko ditu agiri horiek adostasuna eman ahal izateko eta baimena eman beharko du lortutako destinoaz lehiatzailea jabetu ahal izateko. Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak: eszedentziari ebazpena emateko erabakiaren kopia, estatuko, autonomi elkarteko edo toki mailako administraziotik diziplinazko espediente bidez baztertuta ez egotearen eta egiteko publikoak betetzeko ezgaituta ez dagoenaren deklarazioa.

Lanera berriro sartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela justifikatu ezin duten maisu-maistrak ezin izango dira jabetu lehiaketan lortutako destinoaz. Ondorioz hutsik geldituko da lanpostu hori, hurrengo deialdian bete ahal izateko.

Hezkuntzako lurralde-ordezkariek bi kasu horien berri eman beharko diote Langileriaren Kudeaketa zuzendariari.

Hogeita hamabigarrena.- Deialdi hauetan parte hartu, deialdi hauei ebazpena emateko aldian eszedentzia eskatu eta eskuratu edo, nolabaiteko kausaren bat dela medio, lanari utzi diotenek, deialdietan legokiekeen lanpostuarekiko eszedentzian baileuden edo kargu-gabetutzat joko dira. Lanpostua ondorioz hutsik geldituko da hurrengo lehiaketan bete ahal izateko.

Hogeita hamahirugarrena.- Deialdi hauetan lanpostua lortzen duten eta deialdi horien izapideak egiteko aldian destinoak trukatu dituzten maisu-maistrek, horretarako izendatuak izan direneko lanpostuan egin beharko dute lana eta emandako trukaketa indargabetuta geldituko da.

Hogeita hamalaugarrena.- Deialdien behin betiko erabakietan esleitutako destinoei ezin izango zaie ukorik eman.

Hogeita hamabosgarrena.- Destino berriaz jabetzea 2009. urteko irailaren 1ean egingo da eta jatorriko destinoak abuztuaren azken egunean galduko du indarra.

Hogeita hamaseigarrena.- Deialdi honen bidez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxeetan behin betiko destinoa lortzen duten parte-hartzaileek Euskal Autonomia Erkidegoan ordainsarien alorrean indarrean dagoen araudiaren arabera jasoko dituzte ordainsariak.

Hogeita hamazazpigarrena.- Interesatuak ematen dituen datuak, bakar-bakarrik erabiliko dira dagokion prozesuan edo egintzan aurreikusitako helburuetarako. Datu horiek ez dira erabiliko, inolaz ere, tratamendurako edo hirugarren bati lagatzeko, doakionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2. eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 298. zenbakiko BOEa) ezarritakoari jarraituz ez bada.

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentutan izango ditu sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz.

Fitxategi horren erabilera eta jarduerari dagokionez, datu pertsonalak dituzten herri titulartasuneko fitxategiak babesteko legeriak zehaztutakoari jarraituko zaio, hots, Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzietarako auzitegiri, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 4koa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA

MAISU-MAISTREN KIDEGOAN DESTINOAK ESLEITZEKO LEHENTASUNEN BAREMOA.

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA / ANEXO II

2008KO MAISU-MAISTREN KIDEGOKO LEKUALDATZE-LEHIAKETA / CONCURSO DE TRASLADOS DEL CUERPO DE MAESTRAS Y MAESTROS 2008

DEITUTAKO IKASTETXEEN ZERRENDA / RELACIÓN DE CENTROS CONVOCADOS

(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA

2008-2009 MAISU-MAISTREN LEKUALDATZE-LEHIAKETA ETA BERE AURRETIKO PROZEDURAK

ESKABIDEA BETETZEKO ARGIBIDEAK

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala